Bittor Madina Alzola
Oñati (Gipuzkoa) (1944)
Biografia
Ama Lezesarri auzoko Jaumendi baserrikoa zuen, aita Arantzazu kaleko Txorinekoa eta hantxe bizi izan ziren. Oinarrizko ikasketak erdaraz egin zituen Bittorrek: urtebete Karitatearen Alaben Kongregazioko mojekin ospitaleko eskolan, 6tik 10 urte bitartean Maristetan eta ondoren agustinotan. Agustinotan abade ikasketak egin zituen Haron eta Oñatin, eta lau urte Erroman pasatu zituen. Oñatira bueltatu zenean, 1967an, irakasle hasi zen agustinotan. Ikastola sortu berria zen eta Bittor euskararen aldeko lanetan hasi zen, ikastolako irakasleen arrimuan. Gau eskolan irakasle eta metodologia berriak ikasteko tailerrak egiten, besteak beste. Agustinoak utzi, eta Gasteizen Irakasle-ikasketak ikasi ondoren, eskola publikoan hasi zen lanean. Lan handia egin du eskola publikoan D eredua ipintzeko. Oñatin lau urte egin zituen eta gero Berrobira joatea egokitu zitzaion oposizioak gainditu ondoren; han egon zen maisu, erretiroa hartu zuen arte (oso maitea herrian, omenaldia ere egin zioten). Berrobin egin genion elkarrizketa.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| ONA-326 | 2026 | Euskararen historia soziala Oñatin | Idoia Etxeberria | ||
| ONA-327 | 1993 | Roberto Altunaren fondoa | |||
| ONA-328 | 1993 | Roberto Altunaren fondoa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





