Bedita Larrakoetxea Agirrezabala
OƱati (Gipuzkoa) (1894-1990)
Biografia
1894an Zeanurin (Bizkaia) jaio zen aita laterandarra. Nafarroako Altsasun eta Oñatin ikasi eta Gasteizen abadetu zen 1917. urtean. Gero Oñatiko komentuan (agustinoen apaizgaitegian) irakasle. 1928tik aurrera, Oñatiko Udal Irakastegiko Zuzendari eta ‘Rodrigo Mercado Zuazola’ izeneko Irakaskuntzako gau-eskolako irakasle izan zen 1936. urtera arte, eta horretarako Iruñeko Irakasle Eskolan azterketak gainditu eta Irakasle Agiria lortu zituen. Gerra zibilak irten zuenean, bere euskaltzaletasuna zela-eta, Bizkai aldera alde egin behar izan zuen 1936ko irailaren azkenetan. Hurrengo urteko maiatzean Ingalaterrara joan zen gerratik ihesi han babestu ziren euskal haurren arduradun bezala. Handik, urtebete pasatxo iragan eta gero, Uruguaira eta ondoren Argentinara jo zuen; bertan Saltako ‘Colegio Belgrano’ delako eskolan 1970. urtera arte irakasle izateko. 1972an Amerikari agur egin eta atzera Euskal Herrira etorri zen eta Oñatin, agustinoen egoitzan, eman zituen bere bizitzako azkenengo urteak 1990ean hil zen arte. Baina, hil aurretik 1979an, euskaltzain ohorezko izendatu zuten eta zenbait omenaldi ere egin zioten.
Bizitzan zehar lan dezente idatzi zituen, baina berak egindako idazlanik handiena eta neketsuena, duda barik, ‘William Shakespeare-ren antzerki-lan guztiak euskeraz’ izan zen: banaka batzuk “Euzko Gogoa” aldizkarian 1950eko hamarkadan argitaratu baziren ere, edizio osoa 1976an kaleratu zen, hogeita hamazazpi antzerki-lan guztira. Oñatiko Udalak 1988an Bedita Larrakoetxea hil aurretxoan eta haren omenez, ordura arte ‘Oñatiko Udal Euskaltegia’ soila zenari, ‘BEDITA LARRAKOETXEA’ izena jartzea erabaki zuen. Alde batetik, Oñatiko komentuan irakasle eta Oñatiko Udal Irakastegian eta Gau-Eskolan ere irakasle ibili zelako; eta bestetik, euskara goratzeko hainbeste lan egindakoa zelako.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| ONA-329 | 1983 | Roberto Altunaren fondoa | Roberto Altuna Erle |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





