Muxika (Bizkaia)

Abarkak ezkutatu eta zapatak jantzi

Abarkak ezkutatu eta zapatak jantzi Erromerietarako ez zuten arropa berezirik; izan ere, ez zuten arropa askorik izaten. Abarkekin joaten ziren edonora, baina gero abarkak kendu eta zapatak janzten zituzten; ezkutuan uzten zituzten etxerako bidean berriro janzteko. Abarka-galtzak etxean egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-051-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erromerietarako ez zuten arropa berezirik; izan ere, ez zuten arropa askorik izaten. Abarkekin joaten ziren edonora, baina gero abarkak kendu eta zapatak janzten zituzten; ezkutuan uzten zituzten etxerako bidean berriro janzteko. Abarka-galtzak etxean egiten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze pentseten dozu? Erropa asko euki bez. Erropak garbittu ta siketu be patxadaz ein barik jantzitte joaten gintzezan gu, erropa askorik be ez gendun eukitten. Oin? ez diñotsut, nik baiño gehidxau makiñe batek eukiko dittu /eukikottu/, baia neuk be zein ipiñi be ez dot jakitten. Baia igual beti batzukin joaten naz.
- Ta oiñetakoak?
- Oiñetakoak. Lehen abarkakin, abarkakin Gorozoikera ta danera abarkakin. Eta bertan elidxien ondoan edo eskolien ondoan abarkak kendu eta zapatak jantzi. Bai. Bai. Ta Adxudxera be mezatara joaten gintzezan, hortidxik behetik gora, Adxudxera be, eta han itturridxe dau elidxie baiño beheratxuau ta hantxe mudetan genduzen oiñetakoak eta hantxe be zapatak jantzi abarkak kendute.
- Eta nunun ezkuteu-edo?
- Bai, ezkuteu. Ezkuteu eitten genduzen han, baia iñok ez bazen ostuten eta ba!
- Eta abarkak narruzkoak edo gomazkoak?
- Gomazkoak. Erosikoak.
- Ein ez?
- Ez. Galtzetin zuritxuekin eta politto joaten gintzezan, baina hantxe kendu.
- Eta galtzak ez zenduezan eitten?
- Baia lehen etxien bai lehen. Lehen bai. Edurne be, aiztie, bizi zen gugaz ezkondu artien eta harek be ezkondu eta gero be eitten bazen. Lau orratzaz ein galtzak eta hala jantzi ta ibili!
- Eta haridxe-eta zelan eitten eban?
- Haridxe ein eitten eben ardi-laniegaz ta ein eitten eben ostantzien be ein eitten eben ta haridxe egoten zan. Haridxe.
- Eta mutillek be kanbidxetan biezan oiñetakoak?
- Mutillek be bardin. Edo botak edo eroaten ez babezan narruzkoak edo holako botak eroaten ez babezan bai, bai. Guk esan doguzen berbak hor hartuko bazen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia