Muxika (Bizkaia)

Joxemiel Barandiaranekin

Joxemiel Barandiaranekin Deunoro Joxemiel Barandiaranekin aritu zen hark behar zuen kontu batean laguntzen. Sasoi hartakoak dakartza gogora.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-049-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Deunoro Joxemiel Barandiaranekin aritu zen hark behar zuen kontu batean laguntzen. Sasoi hartakoak dakartza gogora.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba Barandiaranegaz zetan ibil ziñen zu?
- Ni Barandiaran etor jaten baten, entzun ein dabela, entzun baten batek esanda, harri espezialen bat, harri haundi espezialen bat dauela hamentxe Ajengizko trokan, Maierretik eurrerau joanda hortxe, eta haixe topetan lagundu biher dotsetela /bitsetela/ eta domeka goiz baten joan giñen. Eta orduen esplikeu osten hori Peru eta Marixe nun egon zien exakto, Marixe nun eta Peru nun ta holan joan giñen. Hor egon giñen arratsaldeko, bokadillo bana janda, berak ekarri osten /ekarristen/ bokadilloa, bokadillotxu bana janda, illuntzera arte ibil giñen buelta ta buelta ta buelta eta pregunteka danari-ta. Bai hortxe atzera etor giñen Muxikeko estaziñora ta ni Aritzara bizikletie hartunde. Domekako biherra.
- Ba bera lekutetik etor zan.
- Bai, zeretik Ataunetik, Bai baia Santimamiñen egonda egon zan ariñau. Hametik hortik paseute egon zan mille bederatzirehun eta hogeta batien eta hogeta lauen be. Berak esan konte osten /kontesten/ hogeta batien egon zala Marixe jeusitte. Ta hogeta lauen etor zanien, Peru be jeusitte-edo egon ei zen, usteldute-edo, usteldute. Ni hirurogeta bost edo seixen joan nitzen ni haregaz. Ez daitz zein urte.
- Bera be ya edadekoa.
- Bai, bai zahartxu egon zan bai.
- Zelakoa zan bera?
- Bueno, ixe neure besteko alturie euki ban. Baia argal-argal-argala, txapelagaz beti, surre be neure antzeko luzetxue. Ta politto, euskeraz eitten eban politto, gipuzkueraz. Ta ni irakurritte asko ta egon nitzelez ordureko bertsotan-eta hortik ibillitte, ba ondo konpontzen giñen.
- Eta nun ezetu zendun ba bera Barandiaran?
- Zornotzan batzar baten hori ta Nikolas Ormetxea "Orixe" ha be bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia