Muxika (Bizkaia)

Astoa kanpaiak jotzen

Astoa kanpaiak jotzen Gaztea zela, abadeari egin zion gaiztakeria kontatzen du: elizako kanpaietako sokak astoaren gurdiari lotu zizkion. Berak ez daki zelan, baina abadeak jakin zuen bere astoa izan zela. Etxean hilabeteko zigorra jarri zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-019-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztea zela, abadeari egin zion gaiztakeria kontatzen du: elizako kanpaietako sokak astoaren gurdiari lotu zizkion. Berak ez daki zelan, baina abadeak jakin zuen bere astoa izan zela. Etxean hilabeteko zigorra jarri zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno erromerixetakoak ba. Trastokeri batzuk-eta bai eiñikoak-eta bai bueno. Abadieri ein notsen nik hamen bat handitxue, handitxue ein notsen. Abadieri ya euko nittuzen hamasei-hamazazpi urte-edo holan. Hor kanposantu, torrien azpixen dauz sokak, kanpaien soka handixek dauz hor, ta akorde dxaten burdi-sokie eroan biher dotela /bitela/, burdixen honek burdixek amarretako azpigarrixegaz-eta horrek geuzekaz, kordel luziek egoten zien orduen, hogeta bost metro ingeruko sokak. Hartun etxeko sokie ta joan hara ta hareri amarre notsen, -erretire ein biherko dogu /biku/ hamendik-, amarre notsen kanpaien kanpa-sokari, ha burdixe, sokie. Ataa neuen kanpora, kanpora ataa neuen kanpora eta solo bat alboan, tabernien han baserri-etxie dau, haren atzien dau solo bat, bedarragaz, on be holantxe dau. Astoari amarreu ha sokie, ta astoa mobitzen zalez bedarra joten, kanpaie joten: "danba ta danba, ta danba ta danba". Ezkuteute ni, hor dator abadie, illuntzie e, illuntzie ya gaba gaba eitten, hor dator abadie nor dabillen ukusten, ta tunel moduen eitten harek entradie kanpa zerak-eta argixe botaten eban nor dan ukusten, ta klaro han iñor ez eban ukusten, sokak dabizela harantza edo honantza. Ta ez zan atrebiduten gehixau kanporantza urtetan, eta hor doa abadie hori billurregaz etxera ta nire astoa kanpak joten. Ta gero ein eban han egunien, partide bat denpora asko ein banien, solte neuen asto hori alboko zerekoa zan- ta, baserrikoa, solte neuen astoa hori ta ein neuen bakie, baia gero nor zan tope biher zan, nok ein eban hori. Nik ez daitz nundik edo handik, tope neue hille beteko bakaziñoak euki nittuzen etxien domekatan, hille osoa urten barik aittek kastigue emon osten, hamazapi urte-edo holan eukiko nittuzen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia