1923koak erregistratu gabekoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-019-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: MUX-019/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
- Eta errepublika sasoiko ze akordu dekozu? Muxiken eitten zien holan mitiñek edo errepublikanuen geuzek-edo?
- Bai, bai, mitin batzuk-eta hor eitten zien. Mitin batzuk, baia oniño ba guk hamalau urtegaz ba holako [zoñorik] oniño. Zera egon zan Primo de Riverak-edo pare zanien errepublikako zerien, harek bai ein zittuzen aiuntamientuko rebisiñoak eta geuzek eta gu egon giñen hogeta bost giñen du kinttoak, "veinti tres"koak, nire kinttoak hogeta bost izen gara Muxiken. Ta hor egon zan sekretarixoa zan gixajoa, bago bat, bagoa izen ei zen bagoa, gero etor zanien aitutamientuko errebisiñoa gu falta giñen hor, papeletan falta, eta hor egon zan abadie, don Baldomero abadie, zintzoa eta militar gogorra, haregañe joan zan sekretarixoa, pasetako libruetan bille eta harek negeu, bape emon ez, ta Frantzixera eskape biher izen eban sekretarixoak. Frantzixen pare zan tranbiarixo ha, kobradore. Dirudun gizona, dirudun gizona zan, eta Frantzixene gon zan harik eta hau asuntoa kanbixeu artien.
- Zer zan muxikarra sekretarixoa?
- Bai, muxikarra bai. Hongoxe tabernako, tabernan euki eban arrebie.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!