San Roman eta Ugarte arteko mugak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-017-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amona auzoaren izena berria dela dio, beraien etxea San Roman auzoan sartzen dela. Errekak zehazten du muga Ugarte eta San Romanen artean. Udaletxea ere berez San Romanen dagoela dio.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 24a
- Iraupena: 0:04:58
- Erref: MUX-017/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ze hamen berton, Amonan, ez dau ezebez, ezta?
- Hori "Amona" entzun be ez dot gure.
- Ez, zelan da ba?
- "Barrio San Roman". Honen entzuterik be ez dogu euki. Hau nundik datorren iñok be ez daki, "Amona".
- Nik be ez dakitz, nik be entzunde.
- Bai, bai, bai. Hau "Barrio Amona" nire karnetak ez deko "Barrio Amonarik" esan naben eta nik ez dot kanbidxetan San Roman ez dot kanbidxetan nik "Amona" guztidxegaitzik be esan notson, esan netsien, ta beittu karnetien ta "Barrio Amona".
- Ta hori izena nundik dator ba? "Barrio Amona"? Zuk beti ezetu dozu “San Roman”?
- Bizi guztidxen. Bizi guztidxen San Roman eta San Romanek entzutie itzela euki deu. San Romanen lehenau eitten zien erromeridxek, beuno! Ez zeuen eduki, ez zeuen euki zerik bez.
- Baia honek etziek San Roman, elizaz San Roman da orduen hau etzie?
- Ba ba hau zera handiko partie errekie oin errekie kurtzetan deu, handiko partie Ugarte da. Ta honeri behekoari, ez daitz ze esaten dotsen, baia Ugarte, Ugarte da. Ha Elizaldetik datorren errekie, ta honen bestie errekie ha ndik harantzekoa Ugarte da, ta hau hametik honantzaukoa San Roman. Astelarrekoa, Astelarren ez daitz nun dibisiñoa eitten da, Ariatzako partien sartzen da hor.
- Ba nik beti eduki dot entzunde “Amona”. Niretzat hau be geuza barridxe da.
- “Amona” ontsukoa da, ontsukoa da “Amona”. Zemat? Hondiño urte gutxi dekoz “Amona”k, urte gitxi-gitxi. Astelarraz ez daitz ibilli bazan hau, baia San Romanaz ibilli da hau beti, San Romanaz.
- Zuek beti esaten dozue San Romanekoak zariela?
- Bai, bai.
- Guretzat San Roman da han goidxen dauen euzunie.
- Estaziñotik gorantza, estaziñotik gorantza bai. Handiko zereraiño, trokaraiño, San Roman. Ha Elizaldie Elizaldie atrapetan deu goittik behera etorritte, han [Kolaganeko] ha errekatxue bet sartzen da hara ta bestie gero errekie dator hor, ta han errekien hona hametiko partetik San Romanekoak diz. Asike eske ha Elizaldeko Pertikena Pertikan hara, zera harek ze izen deke ba, etze bi dauz aiuntamentuen beste aldetik, aiuntamientue dau hamen, Ugarte. Ez, aiuntamientue ha be zerien badau, San Romanen.
- A bai? Errekien beste aldien dauelako?
- Aiuntamientue be San Romanen dau! Nik bestiek, nau bestien zeranak, baia aiuntamientue San Romaneko partie.
- Errekie han goittik beherako errekiek ebaten deu ta gero bestie bestie beste errekiek ebaten deu asike eske, aiuntamientue, Muxikeko Elizaldekoa, San Romanen. Ta hau bestie, hau lehengo aiuntamientue eskolie dauena, Ugarte, “Barrio Ugarte”.
- Eta oin hamen “Amona” esaten dotsiena ze etze sartzen zarie hor?
- Ba ba errekatik hona harek Zubietako etziek, Astelarran, Astelarran harek etziek, “Luparidxa”, Galtzape, ta honek eiñiko honek txalet honek bidxek, hau alabiena eta bestie konsuegroagaz ein beheratxuau beheraukoana, ta hametik Borikene. Ta gero dibisiñoa dau hor gorau, Ajangiz sartzen da-ta, ya hor norbera bajatzen bada Ajangiz dau hamen. Hau hamen, hona behera, ez, bajatzen zarenien, handiko partie Ajangizkoak die horrek, “Barrio Kanpantxu”.
- Zuek hurrau zauzie Ajangiztik Muxiketik baiño.
- Haidxe Elizaldie, ha Elizaldie urriñau dau, Elizaldie urriñau dau, Elizalderako juteko, Elizaldie Muxikekoa baiño Ajangizkoa zera urriñau dau. Ostantzien, ha arraidxan-arraidxan dekogu dana, han goidxen hasitte, zereraiño beheraiño, Ajandiz dau berton.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!