Inguruko jaietako erromerietara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-017-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetan Zugastietaraino joaten ziren erromeriara. Astelarran ere egoten zen erromeria. Kanpantxura (Ajangiz) San Juanetan baino ez ziren joaten.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 24a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: MUX-017/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
- Ta zuk umetako ze akordu dekozu hamen parajien-edo? Zuek hemendik, hemen mobiduten ziñien, Kurtzerora joaten ziñien-edo.
- Gu apur bet edadien hamazortzi edo gitxiau, Zugastietara erromeridxera. Zugastietaraiño joaten giñen, bai oiñez, etorri oiñez goizaldien etorten giñen-ta. Ba juan trenien-edo joaten giñen. Ze hamen, erromeridxe hamen be eitten zan, Astelarren erromeridxe eitten zan, baia hangodxe jokerie hartun gendun unada baten ta kuadrillie joaten giñen, neskatillek be gero tope genduzen, hurrungo bueltan gero bertan izteko, baia. Gero hurrungo tanda baten, Morgara hasi giñen ostabe ta ez daitz zemat denpora segidu gendun Morgan be, ba neskatillie topeu ta neskatillie-lagune topeu-ta, han be hainbeste.
- Ta Kanpantxu partera be joango ziñien ba?
- Jaidxetan bai. San Juanetan-eta, San Juan untxe hamen eitte da ermittetxu baten. Ostantzien Asentzidxoak eta hamengo bueltako erromeridxetara danatara, danatara joan.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!