Gerraostean zaku-prizkinekin nahastutako ogia
Francok larregi iraun zuela dio, ez zela gizona. Bizimodua asko aldatu zen errepublika garaitik. Gerraostean, zaku-prizkinekin nahastutako ogia jaten zuten. Errementari baserriko gizonak zuen egunkariak gosearen inguruan zioen aipu bat kontatzen du.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:03:21
- Erref: MUX-015/025
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Franco Franco existidu larrei ein euan, larrei. Franco ariñau kendu biher zan /bizan/, Franco ez zan gizona ta.
- Eta hemen parajien frankista asko egon zan?
- Ez dakitz nik. Egongo zien, beti egoten die lagunek-eta.
- Bai, ezta? danetarikoak egoten die beti.
- Egongo zien ta. Beti egoten die batan batzuk.
- Eta bizimodue zemat kanbidxe zan errepublika sasoittik Francon garaire?
- Bizimodue? Bakizu hor, hor behien gizon bat egon zan, gizon bat egon zan hor behien bizi izen zan, ta ba gerra ostien zaku-priztiñekaz eñiko ogidxe jaten gendun. Zaku-priztiñek bakizu zelakoak dizan? Zakuek ekarten dotsuzen /ekartentsuzen/ priztiñek? harexekin nahastien ogidxe, gerra ostien jaten giñun. Ta gizon batek hor behien bizi zen ha gizona, ta esan eban /esaban/ ba "¿qué dicen los papeles?" esan osten /esasten/ periodikuek ba urten eban orduen be, ta tabernara joan zanien: "¿qué dicen los papeles?" ta esan dotsien /esantsien/. Erderaz ein biher izeten zan sarritten ta, "¿qué dicen los papeles?" ta "pues esto y esto y" ba esaten eben eurek zer ta: "decian". Zelan esaten ban? "decian", ahaztu jat. "Decian" ez dakitz zelan, baia "pero más grande es el hambre", baia ez dakitz zelan esaten eban harek gizonak.
- Ahaztute?
- Baia zelan izen zan ba? sarri akorduen euki dot eta, oin ahaztu jat.
- Trankil. Eta hori gizona nungoa zan ba?
- Hor behekoa izen zan.
- Zelan deitten da hori etxie?
- Horrek etxiek "Errementaridxe", "Errementaridxa" deko etxiek, baia oin harek Gernikera joanda dauz.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!