Kartzelan jateko txarra
Hizlaria(k):
Ajuriagojeaskoa Loroño, Gregori
Kartzelako jatekoa ganora bakoa zela dio. Sototik deitzen zioten jaten joateko; baina, jatekoaren kolorea ikusita, buelta hartzen zuten jan barik. Txerriaren ozalearen kolorea zutela dio.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: MUX-015/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Maletak euki genduzen artien pepin bizi giñezan han, baia gero maletak kendu. Ta bertako jatekoa jan ezin guk, eurek emoten ebena.
- Zeba?
- Ba ganora bako jatekoa. Ha kafesnie sotanoan egoten zan holako untzi baten, Ta eskillarak bueltakoak egon zien hara sotanora ta "¡el desayuno!" zarata eitten eben, ta txarridxen ozaliek bakizu zelako kolorie eukitten ban? eukitte ban haixe modukoa, goittik behera ikusten gendun goazela ta atzera buelteu ta gora. Jan barik.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!