Muxika (Bizkaia)

Burdinazko gerrikoa; lehengusua ertzain

Burdinazko gerrikoa; lehengusua ertzain Bilbo hartu ez zezaten, jende asko aritu zen burdinazko gerrikoa egiten, bere neba ere, besteak beste. Bere lehengusua ertzaina izan zen eta kartzelan sartu zuten.
Bilbo hartu ez zezaten, jende asko aritu zen burdinazko gerrikoa egiten, bere neba ere, besteak beste. Bere lehengusua ertzaina izan zen eta kartzelan sartu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nungo jentie egon zan hori "cinturón de hierro" eitten? Nungo jentie, nungo gizonak egon zien hori zintturoie eitten?
- Hor orduen jente asko. Trintxerie "cinturón de hierro" trintxerie izen zan Bilbora gerra denporan sartu ez deittezan, gero hor gerriek urten eban ta.
- Bertoko seme asko be egongo zien, ezta?
- Han soldadu? bai, asko. Nebie be joan zan ta.
- Zure nebie marinan esan dozu.
- Bai, baia hori gero izen zan. Hori "cinturón de hierro", hori gero. Bai, mariñetik bai eurrerau, bere berari toketan jakon zerien, baia gero urte batzuk paseute izen zan bestie.
- Eta zure lehengusuek-eta be egon zien gerran?
- Bai.
- Frentien?
- Bai, ertzaiña izen zan bat.
- A bai?
- Bai. Ertzaiña izen zan ta kartzelan euki eben ta.
- Ta nun egon zan kartzelan ba?
- Kartzelan Bilbon.
- Larrinagan?
- Bai, han egongo zan, Larrinagan orduen egoten zien-ta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia