Muxika (Bizkaia)

Ardi-latxak eta sasi-ardiak

Ardi-latxak eta sasi-ardiak Inguru honetan ardi-latxa baino ez da egon. Orain sasi-ardiak ere baditu bere semeak. Bildots-salmenta ugaria zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-014-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inguru honetan ardi-latxa baino ez da egon. Orain sasi-ardiak ere baditu bere semeak. Bildots-salmenta ugaria zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ardixek bakarrik latxie eukin zenduen?
- Bai.
- Hamen parajien beste ardirik ez da egon.
- Ez hemen ez da egon besterik, ez da egon. Oin honek semiek eta horrek Karmelok-eta dekez hor, horrek sasi-ardixek esaten jakenak, buru gorri txikitxuek, baia horrek barrabasak baiño txarrauak die horrek, horrek, horrek. Horrek? horrek noberan ganetik be bardin-bardin be joaten die. Bai, bai. Estutxen bazu horrek ganetik bardin, saltue horrek! Igezko negue hemen gure landan paseu eben. Ze horrek billotsak, ontxe dauz billotsak eitten. Ez dekiez hirorogeta, hirurogeta hamerren bat-edo, holako bat dauz, ez deke pillo handirik. Ontxe dauz billotsak eitten ze horrek aharixek berandu botaten dotse, udabarrire billotsak eitteko ze negu-neguen horrek egon die basuen ointxartien. Ointxe dala zemat? Hamabosta-edo ez da izengo kortan sartun dittuela, oin kortan dauz, bai. Baia, horrek ez die bitxuek.
- Horrenbeste ardi eukindde ta gero bildotsak, ez zenduen okeletarako saltzen-edo?
- Billotsak bai, billotsak danak. Eurrerako izten genduzen ba emiek zienak, urrusak, eurrerako ba izten zien ba hogeta hamar-hogeta hamabost urtien izeten zan hazten zienak, ze gero zaharretatik kendu eitten zien holako bat eta eitten zan, ostantxien billotsak lehen billotsa oin egon be gitxi dauz.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia