Muxika (Bizkaia)

Elgetatik Zaldibiara ardiekin

Elgetatik Zaldibiara ardiekin 15 urte zituela saldu zizkioten ardiak zaldibiar bati. Zaldibiarainoko lagundu behar izan zion artaldearekin eta bertarainoko bidea kontatzen du. Pasarte honetan, Elgetatik aurrerakoa dakar gogora. Txakurra galdu zuen bidean, Zumarragan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-014-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
15 urte zituela saldu zizkioten ardiak zaldibiar bati. Zaldibiarainoko lagundu behar izan zion artaldearekin eta bertarainoko bidea kontatzen du. Pasarte honetan, Elgetatik aurrerakoa dakar gogora. Txakurra galdu zuen bidean, Zumarragan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Goizien urten gendun han ta Bergarara. Bergarara orduko ezin ardirik eruen, gose ardixek, gose bezperatik ezer jan barik, ta gose ta ezin eruen ta "deu" jatekoa ikusten deuen lekure. Ta txakurre ona ta txakurrek domineten zittuen. Esan notsen: "Tomas!", "zer?". "Ardixeri jaten emon biher dotsezue, ostantxien ardirik ezin eruen". "Jatekue hemen dau ta hortxe dauz etxiek eta hortxe bate edo baten baten horkoziena da hauseguramente, hau soluau. Ta jun zaittez horra, neu eukiko dittut hamen geldi ta txakurregaz-ta". Jun zan ta etorri zan gizon bat, beraz ez dakitz nik aittu edo zer ein zen, etor zen ta "hola" ta "hola" ta "ze guzu ba?", "honexei jaten emoteko [nunun] ze gosiaz amorrotute dauz -ta". Zerien "bai, bota horra" esan osten. Laster jun zien bai, ordu eta erdi inguruen euki genduzen, baia jan, [...] jatekue. Jan eben eta bueno, urten eta eurrera. Bergara paseu gendun eta eurrera Zaldibiara. Zaldibian barrue, erdi-erdixen barruen bertan nau zer batzuk hango giputz batzuk Bizkaire, ardixekin honantza ta gu harantza, ezin kurtxeu, guardasola be han galdu naben ta txakurre be bai. Haren berbetie eta aittu ez txakurrek eta txakurre ba billurtu ein eben gure txakurre, ta txakurre desapadezidu jaten. Kauen, eskerrak ardixek juanda egon zien eta ba eurrera. Harekin kurtxeu giñen ta. Hantxe Bergaran salida-salidan goiezela: "Serafin!" didarra. "Ta ze kristo dau hamen?". Beittu naben gora ta Luzia, hamengoxe Asteikue, Asteiko alabie, hara ezkondute, ointxe etxe zaharra ointxe barrixe ein dabe hor, hortxe zaharrekue alabie zan. Hantxe berba bi ardixen eurretik joan nitzen ni-ta, ta txakurre albotik eruten naben ta hantxe berba bi, eurrien hau zesto palizakin zerak eitteko fabrikie, otzarak-eta besoko horrek alfadunek eta holakoxiek eitteko fabrikie eurrien eta hantxe pare-parien, beste aldien eurrera. Gero Deskargara, Deskarga esaten jako han aldapa bat igon ta goixen, han paradie. Han eindde egon zan lekue, alanbrakin, hiru leku, pastore bi etorten bazien be, ezta? bakotzari lekue eindde ekezan harek, ze han pastoriek hemetik harantza eta honantza etorten zien ta puntue hartute deskantsue eitteko. Han geldittu giñen ta kamiñuen beheko partetik euen baserri-etxe bat, ganau pillue eta idixek-eta pillue eta han gabien, ño! ez naben aittu be eitten esaten ebena be, "titaute" pareten jaten zera ta aittu be ez naben eitten, ta desespereute, dios! bueno, bixamonien egunek zabaldu eban ta eurrera. Joan giñen eta hurrungo egunien gabien allegeu giñen hara, zerien, illundute Beasaien, dana soldaue han, Beasaien soldau asko euen orduen, soldau euezan-ta, dana soldaue ta gabien danak etorritte ta txakurrik barik, segiten eusten ardixek baia beste horrek atzetik ez zittun manejetan eta eurrera. Ta gero han trenbidie paseu ta eskumera hartzen da gora [...ra] juteko eta allege giñen, ez daitz ze ordu izengo zan illundute, illundute paseu giñen Beasainen be ta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia