Muxika (Bizkaia)

Lehengo behiak ez ziren esne-behiak

Lehengo behiak ez ziren esne-behiak <p>3-4 behi baserri guztietan egoten ziren, baina ez ziren esne-behiak. Esne asko ematen zutenak geroago jarritakoak dira. Ardiaren esnea gazta egiteko erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

3-4 behi baserri guztietan egoten ziren, baina ez ziren esne-behiak. Esne asko ematen zutenak geroago jarritakoak dira. Ardiaren esnea gazta egiteko erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez orduen esne-behirik ez euan. Orduan ba etxerako esnetxue batu eta biharrerako ganaue egoten zan. Hiru-lau bat behin, horixe egoten zan.
- Esne-behirik eta ez?
- Ez, ez, ez. Orduen esne-behirik iñok be ez hemen. Honek esne-behixek gero ipiñikoak die, gero gero. Honek esne-behixek hemen ipintten hasi zien ta hor berrogeta hamar-hamabost urte, hemen [...]. Hamen lehenau esne-behirik ez zeuan.
- Esnie zer zan ardixena? ze esne edaten zenduen zuok ba?
- Guk behixena, ardixenagaz gaztaie eitten zan, ointxe Sabinek eitten dauen moduen.
- Bai gaztaiek eta gatzatuek-ta.
- Ez gatzatue ez jate gustetan niri, gatzaturik neuk ez dot gure gatzaturik.
- Etxekoa be ez? Sabinen esniegaz eñikoa?
- Gatzatue? A ba gatzatue esan gure dozu? A esne-ure pentseu dot, baia. Gatzatue bai! Ene gatzatue nik hasi zanien nabil jaten, gusteu horixe eitten jat gatzatue. Gatzura aittu dotsut nik, gaztaieri kenduko ure pentse dot nik.
- Gatzatue, "cuajada".
- Hori bai, hori bai gustetan jat. Hori bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia