Muxika (Bizkaia)

"Tokadak"

"Tokadak" <p>Jendea hildakoan "tokadak" jotzen ziren, kanpaiak. Etxeren bat erretzen zenean denak batzen ziren laguntzeko prest; etxe errearena batzen zuten, diruz laguntzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-008-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jendea hildakoan "tokadak" jotzen ziren, kanpaiak. Etxeren bat erretzen zenean denak batzen ziren laguntzeko prest; etxe errearena batzen zuten, diruz laguntzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen kanpaiek, geur egun kanpai danak die bardiñek.
- Bai, baia hiltzen zanien bat tokadak esaten dxakon hamen, tokadak, tokadak, kanpaiek joten zien, dra-dra-dra-dra. "Ene ze paseu ete da?" ta ensegida danak enteretan zien. "Zer?" eta "Fulano hil da", kanpaiek joten zien lehen, oin ez die joten hemen be.
- Baiña ez zenduen diferentzidxetan kanpai kopurue andrazkoa izen, gizonezkoa izen?
- Ez, ez, ez gendun...
- Ta etxe bat edo baso bat-edo erretan bazan?
- Bo, etxe bat erretan bazan ba gero etxe erriena batzen lagun bi. Hantxe batzen zan dirue.
- Emaztea: etxie erretan bazan, suek urtetan ebanien kanpaiek.
- Kanpaiek.
- Bai hori.
- Kanpaiek joten zien.
- Gogor.
- Gogor. Ensegida jente dana batzen zan, ensegida jente dana batzen zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia