Auzoan fusilatutakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-007-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ibarruri
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: MUX-007/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Hemen bertoko jentie-edo hil bien? Esan dozu hor Askarin egoten ziela ta tiroka…
- Bai. Hemen bertokuek be hil biezan. Horrek zeren-ta aitte ta be hil ben zerak gorridxek hil ben, zerak honek zerena ta, Begoña, Begoña maistrie-ta?
- Bai.
- Bai, Solaegiña. Horren aitte be zerien dauela hil ben, zerien kantellan ezkuteute. Bai ha zera zan, kamiñerue zan ha. Ta ha txapel gorridxegaz ibiltzen zien orduen kamiñeruek kontizu, ta ha be hil ben.
- Gorridxek hil bien?
- Bai, gorridexek, gorridxek hil ben ha, bai gorridxek. Ta beste bat hamengo zera be bai, ha Posuaundin egon zegaz, hamengo Izebalkoa zana, honen zeren-ta, Juan Kruzen-ta, Juan Kruz difuntuen-ta aitten anaidxie.
- Juan Kruz, zuen lehengusue?
- Bai, Gizitzakuena! Ta haren aitten anaidxie, ha be zerien zertute, ez daitz ba, olloak harrapetan-edo zerien ta, ha aittek be badaki hori! Han landien beheko alderdire eruen hara, kamiñoan hegaleko zerera, ta han han zertu ben hil ben.
- Fusileu ben.
- Bai. Gorridxek e, gorridxek!
- Nungo kamiñoko beheko aldetik?
- Han, han harek sagarrak badauz ba? Posuaundiko zerien, Goikoerrota partetik goiko ganeko alderdidxen sagarrak-eta?
- Bai.
- Han mailak egon zien, oin ya ez dau mailarik eta baia mailak egon zien eta han han aldien nunun hil ben seguru.
- Posuaunditik…
- Bajatu hara ta han. Horrek aittek badakiz!
- Neure etze ondoan orduen?
- Bai, zuek etze ondoan. Behintzet handik goittik behera bajatu beheraiño ta…
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!