Rufino Etxebarria Petralanda
Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1922-2011)
Biografia
1922. urteko abenduan jaio zen Gorozikako (gaur egun Muxika) Asua Bekoan. Aita bertakoa zuen eta ama Dimako Indusi auzoko Zamakola errotako alaba. Aita otzaragilea zuen, eta Ortuellako meategietan beharrean jardundakoa. Bederatzi senidetatik laugarrena izan zen. Bi urterekin Dimara joan ziren bizitzera eta bertan egon ziren lehenengo jaunartzea egin arte. Bere anaia zaharrena gerrako "Crucero Baleares" ontzian hil zen. Gerra garaian, Sodupera joan ziren ebakuatuta, eta handik bueltan, Diman egon ziren hiru urtez. Herrira bueltatzerakoan, bertako harrobian hasi zen lanean: Gernika-Lumoko herria berreraikitzeko harriak ateratzen eta Ajuria auzoko ponte-ontziko harriekin, besteak beste. Urte askoan Bilboko zilargintza eta bitxigintza enpresa batean aritu zen. Bere auzoko Munaguren "Munune" baserriko Pilar Etxeandia Leginarekin ezkondu zen etxe horretara. Bi seme-alaba hazi zituen. Bere emaztearekin egin zitzaion elkarrizketa. Arratiako kontuak kontatzerakoan, sarritan, batik bat besteen esanak eta hango elkarrizketak azaltzerakoan, Arratiako euskara darabil.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-031 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-032 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute