Pilar Etxeandia Legina

Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1926)

Biografia

1926. urtean munduratu zen Gorozikako (gaur egun Muxika) Munaguren "Munune" baserrian eta bertan bizi izan da beti. Aita bertakoa zuen eta ama eliza ondoko Goirietxebarrikoa "Goiridxena", "Sakristauena" izenez ezaguna den etxekoa. Zazpi urtetatik 14ra arte ibili zen eskolan, hasierako urteetan Asua bertako etxe batean. Gaztetan bere amaren jaiotetxean zegoen tabernan aritzen zen beharrean. Bilbora joan zen neskame lanetan eta bertan egon zen 5 urtez osaba batenera joan arte. 30 urterekin bere auzoko batekin ezkondu zen, Asua Bekoko Rufino Etxebarria Petralandarekin. Bi seme-alaba izan zituzten. Bere senarrarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-031 2010 Muxikako ahotsak
MUX-032 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ferroletik dirua jaso zutenekoa Bideoaren ikonoa
2 Gorozikar asko beraien artean ezkonduta Bideoaren ikonoa
3 Asuako eskola, udaletxekoa eta eskola berria Bideoaren ikonoa
4 Familiako tabernan beharrean Bideoaren ikonoa
5 20 urtetatik 30era arte neskame Bideoaren ikonoa
6 Harrobiko beharginak Bideoaren ikonoa
7 "Mangantea"ren kontura tragoa debalde Bideoaren ikonoa
8 Diman eskolarik ez, baina errezoak bai Bideoaren ikonoa
9 Rufino errotarriak pikatzen Bideoaren ikonoa
10 Errotako lanak; auzorako argindarra Bideoaren ikonoa
11 "Mendie" eta errotako zorroak Bideoaren ikonoa
12 Izekoari mutiko batzuek egin zioten gaiztakeria Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia