Nati Agirre Basterretxea

Muxika (Bizkaia) (1922)

Biografia

1922. urteko Natibitate egunean jaio zen Ibarrangeluko Zobarangoikoa baserrian. Ama Kortezubikoa zuen eta aita bermeotarra; zortzi neba-arrebatatik hirugarrena izan zen. Sei urterekin hasi zen Zendokizko eskolara, baina bederatzi urterekin neskame lanetan hasi zen eta ez zen gehiago Ibarrangelura bueltatu. Hainbat lekutan egon zen neskame: Kortezubiko Urtubin, Begoñan (Bilbo), Mundakan eta Gautegiz-Arteagan. Gerrak Bermeon harrapatu zuen eta bere aitak Palentziara egin behar izan zuen alde. Hogei urte egiteko zegoela, Muxikako Mingolarra baserrira ezkondu zen, "Kiputxene" izenez ezaguna den etxera, eta bertan bizi izan da ordudanik. Bost seme-alaba izan zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-040 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia