Jesus Barandika Berrojalbiz
Muxika (Bizkaia) (1921-2012)
Biografia
1921. urtean sortu zen Barandika auzoko Aldekoan. Aita Ugarteko Ugartenagusikoa zuen eta ama inguruko Untxekartekoa. Hamar neba-arrebatatik laugarrena da Jesus. Beraien familiakoak esne-saltzaileak izan ziren eta aita ogi-banatzaile bezala ibiltzen zen. Umetan Elizaldeko eskolara joan zen. Gerra sasoian, karretero bezala ibili zen gorpuak batzen. Etxea utzi behar izan zuten eta beheragoko etxe batera joan ziren, Izabalera. Gerra ostean, hiru urte eta erdiz soldadu joan zen Loiolara, Jaizkibelera eta Martutenera. Buluku baserrian jaio, baina Elizaldeko Ugarte Etxebarrian bizi izandako Feli Goikoetxea Enbeitarekin ezkondu zen etxe horretara eta bost seme-alaba izan zituzten. Azken etxe hori denda-taberna ezaguna eta garrantzitsua izan zen. Bere emaztearekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-021 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-022 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute