Feli Goikoetxea Enbeita
Muxika (Bizkaia) (1930)
Biografia
1930. urtean jaio zen Bulukun, kanposantu gainean. Ama alboko etxekoa zuen, Pelotxakoa; aita Barakaldon jaiotakoa, baina Bulukun bizi eta hazitakoa. Bederatzi neba-arrebatatik hirugarrena da bera. Buluku etxea gerran erre zitzaien, eta ostean, izeko batengan joan ziren Kurtzeroko Zubietara eta handik Pelotxara. Hamabi urtetik aurrera, Elizaldeko Ugarte Etxebarrian bizi izan da. Etxe hori denda-taberna ezaguna zen, gerraostean errazionamendua banatzen zuten bertan; bizartegia eta ile-apaindegia ere izan zuten bertan, eta basoko beharginek bertan hartzen zuten ostatu. Beraz, umetatik taberna zarratu arte bertan ibili izan da lanean. Barandika auzoko Jesus Barandika Berrojalbizekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten. Bere senarrarekin batera gin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-021 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-022 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute