Erramon Urkiola Mandaluniz
Muxika (Bizkaia) (1934-2011)
Biografia
1934an jaio zen San Roman auzoko Urkieta baserrian eta bertan bizi izan zen beti. Ama bertakoa zuen eta aita Ziortzakoa. Hamar neba-arrebatatik bosgarrena. Umetan Kurtzeroko eskolara joan zen, Inama lantegia dagoen ondora, baina doktrinara Elizaldera joaten zen. Gerra sasoian, berak hiru urte zituela, Gerekizetik Morgako Andra Marira joan ziren gurdi eta guzti. Beraien etxeak Mendatatik zetorren kanoikada bat jaso zuen, eta etxera itzuli zirenean ez zuten ezer, ganadua ere kendu egin zieten-eta. Hamabost urtegaz basoko lanetan hasi zen, eta beti aritu izan da basoan zein baserrian lanean. 60tik gora behi izan zituzten, eta Ona esne-saltzaileari saltzen zioten esnea 42 litroko kantinetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-016 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?