Elena Ugalde Uribe
Muxika (Bizkaia) (1921-2011)
Biografia
Muxikako Areatza auzoan jaio zen, Auzokoa baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama beheragoko baserri batekoa. Bederatzi anai-arreba ziren, baina bat ez zuen ezagutu, bera jaio aurretik hil baitzen. Aita ere ez zuen ezagutu ia, berak bi urte zituela hil zitzaien eta. Amak zortzi seme-alabak aurrera ateratzeko gogor lan egin behar izan zuen. 13 urterekin neskame joan zen Gernikara eta handik Bilbora. Gernikara ezkondu zen, baina handik urte batzuetara Australiara joan zen bizitzera familia osoa. 12 urte egin zituzten han eta denbora horretan fabrikan ibili zen lanean. Euskal Herrira itzuli eta berriz ere Gernikan jarri ziren bizitzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-003 | 2007 | Fondo partikularrak | Zihara Enbeita | ||
MUX-004 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa | ||
MUX-005 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?