Balendin Enbeita Goiria

Muxika (Bizkaia) (1906-1986)

Biografia

Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian jaio zen Balendin Enbeita. Aita bere jaiotetxekoa zen eta ama Ibarruriko (gaur egun Muxika) Pozuaundi baserrikoa. Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. Hogeita hiru urte besterik ez zituela irabazi zuen bere lehen Bizkaiko Txapelketa, 1929an eta 36ko Gerraren ondorengo lehen bi txapelak ere beronek jantzi zituen.

Gerra garaian, Eusko Gudarostearen barnean, Bizkaiko frontean izan zen eta 1937ko abenduaren 1ean hamabi urteko espetxe zigorra eman zioten. 1941era arte kartzelan izan zen.

Bertsolari eskolen mugimendua Balendinekin batera sortu zela esan liteke, beronek eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean Garriko bertso-eskola sortuz.

Baina plaza-gizona izateaz gain, idatziz ere eman zituen bertsoak. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.

Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zenean, "Bizitzaren Joanean" liburuaren bigarren partea prestatzen ari zen.

Gaur egun, Bilboko Areatzako parkean bere omenezko irudia dago.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-061 1984 IRALEren Bizkaiera Bilduma

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Juan Mari Uriarteri abestutako bertsoak Audioaren ikonoa
2 Bertsolariak hizkuntza edertu eta aberasten du Audioaren ikonoa
3 Bertsolari ona Audioaren ikonoa
4 Bertsolariak negarrez Audioaren ikonoa
5 Kepa Enbeita `Urretxindorra´ Audioaren ikonoa
6 Domingo Iturrateri jarritako bertsoak Audioaren ikonoa
7 Bertsolaritza euskararentzat beharrezko Audioaren ikonoa
8 Aita eta aitita bertsolari Audioaren ikonoa
9 Francisco Losada kartzelakideari gertatutakoa Audioaren ikonoa
10 `Urretxindorra´ kantuz Lurdesen Audioaren ikonoa
11 `Urretxindorra´ri ahotsa kaltetu zitzaionekoa Audioaren ikonoa
12 Xalbador, bertsolaririk onenetakoa Audioaren ikonoa
13 Bertsolaria dabilen lekuan, euskara dabil Audioaren ikonoa
14 Bizkaiko lehen bertso eskola Audioaren ikonoa
15 "Peru Dubakok" bertso-sortako lehenengoa Audioaren ikonoa
16 Jesusen Bihotza antzezlana Audioaren ikonoa
17 Gabon-kanten lehiaketa Audioaren ikonoa
18 Ariatzan beti kantuzaletasuna Audioaren ikonoa
19 Antzina euskaldunak bertsoz Audioaren ikonoa
20 Andre zaharrak euskaraz Aragoin Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia