Atunetara joaten zirenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mutrikuko kantak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Garbiñe Garagarza
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:04:39
- Erref: MUT-013/017
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Itsasoa » Arrantza motak » Alturako arrantza , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasontziko bizimodua
Transkripzioa
-Eta gero behin itsasuan zeintzuk izaten zien zuen lanak. Zela izaten zan eguna? Esan dezu astebete-ta egoten zinatela.
-Bai. Atunetan astebete-ta. Zortzi, zazpi, hamar egun’e bai. Arraiña zela harrapatzen zan. Arraiñ gitxi harrapatzen bazan egun gehixo. Eta orduan ogixa’re etxetik eramaten zan, ogirik ez zauan-ta. Ogi holako barra bat edo bi eamaten zoanak, eta gaztiak jan (...) kanporutzian jaten bazoan ogi erdixa edo ogi bat gero ez zakan ogirik’e, eta hantxe tartera batetik jaten zan danak ba, eta zeoze ipiñi bihar zan, platerik eta ez zauan-ta, kutxara batetik hartu eta gero azpixan, ogi gaiñian tak! eta jateko. Ta orduan ogirik ez zauan-ta batzuk tabla puxketa bat eta bestiak eztakit zer ta. Ta ogixa zakanak ere igual, igual laugarren edo bosgarren egunera orduko kardenillua eindda porke ogixa ere ez zan oain bezelako ogixa, gutxiao eiñdda-edo ta, kardenillua, (humedaizua?) segittuan eiten zion, neberaik-eta ez zeon oin bezela sartzeko-ta. Dana otarran egoten zan ogixa, eta behin lau-bost egun egiñ ezkero ta kardenillua. Baiña zelako gozua kadenillua zakan ogixa? Joer!, batez baiño hobia. Zelako gozua!, batez baiño hobia. Dana barrura. Apetittu earra-ta.
-Eta gero arraiñak jotakuan?
-Arraiñak jotakuan lana, arraiñak jotakuan ez zauan jatekoik eta edatekoik. Lelengo lana eiñ da gero jan arraiñak jotakuan. Eta joten zanian oin bezela adelanturik ez eta arraiña gitxiao harrapatzen zan, banakio. Atunetan ere pues, porrejenplo, harrapatzen bazendun eguardirako hogeta hamar o berrogei atun-eo, esaten zan, tira!, arrantza ona, gaberako beste hirurogei harrapatzen badittu... Behiñ ehun atun-edo pasatzen zanian egunian, egun ona. Oiñ igual egun baten harrapatzeittue hogei milla kilo-ta. Kaiñaberakin-ta. Geuk’e harrapatu izan deu gero arrastian karnatiakin, baiña kazan ez, kazan ez zauan holako golpeik, kazan izaten zan ba larogei edo ehun atun edo ehun ta hogei atun-edo, ehuneko taria, tira!, bale! Eta egun guztian pasatu han eta neberan sartu eguardixan zeozen atunak. Euzkixa egoten zan eta euzki beruakin neberan sartu pixkat, eta gero gabian berriz beste haura eta arraiñ ona ekartzeko-edo, hobia ekartzeko-edo. Jelia-ta ez zan asko hartzen-ta, jelia hartzen zan ba, neberak zien txikixak-eta. Orduan nik esaten detan denpora hontan Gure Elenitak zakazen neberiak bost milla kilo arraiñ kabitzen zoan, sei milla kilo estu-estu sartuta. Eta orduan horixe zeozen bost-sei milla kiloko neberak-eta. Gero guk Reina Rosario ein gendunian, hamabost milla kiloko bi nebera, aurrian bat eta atzian bestia. Eta orduan pixkat gehixo. Jatekuantzat eta atzeko neberia ibiltzen gendun askotan ba. Orduan bai ogixak eta gauza danak earki fresko-fresko neberan-da. Baiña bestela hasi giñanian gu itsasora ez zauan holako gauzaik. Ez zauan. Eta arraiña harrapatzen zana ez zan askua, porke gizon askokin segittuan dominatzen genduzen arraiñak. Hemezortzi gizon-ta ehun atun-ta ta jan eingo genduzen orduan guk gordiñik danak.
-Hori maria onakin. Eta maria txarrakin?
-Maria txarrak etortzen zienian baakizu. Eta gero hemen neguan askotan itsaso txarrak, esan dezunian akordatu nai, hemen neguan askotan itsasorako jun, etorri mollara gizonak-eta, eta itsasua haundi tta, haundi tta, jata dana barra-barra eindda ta eziñ erten-ta, bueno, etxera jun bihako gea. Igual Ondarrutik eta Getaritik-eta danak itsasora eta gu buelta ta etxera. Eta igual orduantxe abixua igual, e, gero entera, “Berrogei arrua ta berrogeta hamar eta eraman dittuela-ta.” “Mekauben laputa, asko dek ba!”. Hurrengo egunian itsasua ondo baldin bazeuan itsasora erten bihar zan. Eta (...) erten ein bihar zan, eta han juten giñan itxasora jun eta gero etortzean andra danak eta molla muturrian zain egoten zian danak eta itsasua zaintzen, korrientia eta haura ta bestia sartzeko barrura-ta. Andrak kontatzen molla gaiñetiktik: “Bai, arrantza ona, sei otarra badakaz”, otarra haundixak izaten zien orduan. Akordatzen haiz Dominotarrak-eta? “Horrek sei otar-eta, bestiak bost otar-ta, harek lau”, eta danak kontatzen andrak molla gaiñetik.
X: (Atxarango?) molla gaiñetik..., atxona!, atxona! Eta neuk neure artian, atxona... dios!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!