17 urterekin patroi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mutrikuko kantak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Garbiñe Garagarza
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: MUT-013/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantzaleen arteko bereizketak
Transkripzioa
Gero pues eso, hamabost urte, hamasei-tta, puxkat gizon ein giñan-ta, gero neri aitta pixkat gaixotu ein zaten, estamaguko pixkat sufritzen zoen-ta. Ni hamazazpi urte orduko patroi jun nintzan itxasora. Aitta etxian geratu gaixorik eta hamazazpi urte orduko jun nintzan barkuakin hemezortzi gizon barruan diala. Orduan barkuak’e txikitxauak zien, klaro, Elenita zan gure barkua. Hirurogeta hamarreko Yeregi motorra zakan eta hemezortzi gizon ibiltzen giñan barruan, gizonak (aukeran zeuren) itsasorako. Mutrikun dana mariñela zan-ta. Gizonak mariñel-mariñelak, gizonak potentiak eta itxasuan habillak. Eta halaxe zan gure bizimorua. Harik eta puxkat e, gero hasi zien motorrak haunditzen-ta abar-ta. Gero motor haundixakin-ta hitz eingo deu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!