Sebastian Ituarte Aranbarri
Mutriku (Gipuzkoa) (1938-2018)
Biografia
Mutriku eta Ondarroa artean dagoen San Jeronimo auzoko Isasi baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Berriatukoa. Bost anai-arreba izan ziren, baina arreba bakarra artean umea zela hil omen zen. Mutrikuko Eskola txikin ibili zen eskolan Sebastian, eta euskaraz ikasteko aukera izan zuen, maistra bertakoa zelako. 15 urterekin jela-fabrikan hasi zen lanean. Gerora eraikuntzan lan egin zuen. Gazte-gaztetatik izan du Sebastianek kiroletarako zaletasuna eta bere lana kirolarekin bateratu behar izaten zuen. 1970ean Madrilera joan zen lagun batekin Urtainen boxeo-borrokaldia ikustera eta geroago bera bakar-bakarrik Londresera joan zen Urtainen eta Henry Cooper-en artekoa ikustera. Sokatirarako zaletasuna, berriz, 1967an piztu zitzaion, Zarautzen pisu libreko sokatira-lehiaketa ikusi zuenean. 1972an egunkaritik jakin zuen Markinan 720 kiloan sokatira-txapelketa jokatu behar zela, eta bere anaiak eta auzoko mutil batzuk animatu ostean Mutrikuko sokatira taldea osatu eta parte hartu zuten. Beste ehundaka garaipenen hasiera izan zen ordukoa. Mutrikuko taldea izan zen Euskal Herritik atzerrira joaten lehenengoa eta beraiek egin zuten sokatirarako lehenengo goma, Cikautxo lantegiari eskatuta. Sokatiraren inguruko eta Mutrikuko sokatira taldean bizitakoen inguruko hainbat eta hainbat kontu azaltzen ditu elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUT-023 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa - Nerea Arrizabalaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute