Claudio Usobiaga Albizu
Mutriku (Gipuzkoa) (1916-2015)
Biografia
Astigarribia auzoko Bekoetxe baserrian jaio zen 1916ko abenduaren 1ean. Aita bertakoa zuen eta ama Lastur auzokoa; Claudio zazpi seme-alabetatik gazteena izan zen. Txikitatik baserriko lanetan lagundu beharra izan zuen; hala ere, gerra hasi aurretik trenbidean peoi lanak egin zituen. Anaiarekin batera Eibarko tailerretan ere aritu zen; Eibarrera bizikletan joaten zen entrenamendu modura, txirrindulari ona baitzen. 20 urte zituela, Gerra Zibila hasi eta Amuategi batailoian borrokatu zen Errepublikaren alde, Santanderren harrapatu zuten arte. Hiru urtez egon zen kartzelan, eta ia beste hiru soldadutzan, gerra bukatu ostean. Soldadutza eginda, gerra aurretik ezagutu zuen Agustina Iriondo eibartarrarekin ezkondu zen Elgoibarko Bekoetxe baserrira, eta hiru seme eduki zituzten. 1956an, Alfan lanean zegoela, bizitzera Eibarrera joatea erabaki zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUT-037 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Bernabe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute