Joxe Manuel Arrieta Lekubide Bernaola

Mutiloa (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Joxe Manuel Arrieta, "Bernaola", Mutiloako Ergoiena auzoko Bernaola baserrian jaio zen 1935ean. Hamalau urte zituela, morroi joan zen Ezkio-Itsasora, bere amaren sendiaren etxera. Bertan zegoela, lan asko egiteaz gain, Zumarragako gau-eskolara ere joan zen eta han ikasi zituen eskola kontuak; izan ere, ordura arte eskolara gutxi joandakoa zen Joxe Manuel. Bost urte morroi egon ondoren, berriz itzuli zen Mutiloara eta baserrian eta baso lanetan aritu zen 40 urterekin Legorretako papertegian lanean hasi zen arte; bertan erretiratu zen. Elkarrizketa egiten zaion unean 76 urte ditu Bernaolak, herrian bizi da bere emaztea eta seme batekin, baina goizero bere jaiotetxera joaten da, bertako lantxoak egitera.  

Zintak

KodeaDataProiektua
MTL-002 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Egun berean bi haur jaio ziren Mutiloan
2 Baserriko lanek eskolarako denborarik uzten ez
3 Txoriak eta karramarroak etxeko mahaian
4 Harrobitik soldadutzara
5 Soldadutzan han eta hemen
6 Meza, anisa eta baserrira lanera berriro
7 Errotak itxita eta etxean jan egin behar
8 Txerri-bodak
9 Lehengo patatak eta indabak
10 Fabrikan lan egitea errentagarria ez zenekoa
11 Arropa gutxi eta iraunkorra
12 Kongregazioko arauak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia