Bittorren kezkak literatura sari bat ematerakoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUG-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bilboko Iruña Kafetegiaren literatura sariketan epaimahiko egoten ziren Bittor, Gereño eta bera. Behin kezkatuta agertu zen saria euren irizkide bati eman behar ziotelako, nahiz eta merezi izan. Garbi ageri zen haren zintzotasuna.
- Proiektua: Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Gontzal Mendibil
- Data: 2013(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: MUG-003/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Aisia » Kultura » Idaztea , Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia
Transkripzioa
Beste ikuspegi bat, Bitorrena, izan zan guk urteetan, Bilbon, Iruña kafetegiak antolatu izan ditu, ba, literatur sariketak eta, eta epaimahaian egoten giñen Xabier Gereño, bera eta neu eta holan. Horrek zirenez arteko belaunaldikoak, ba, orduan, ta ni orduan gazteau, ba, konsulta batzuk eta, era batekoak behintzet, egiten eustezan eurek, ezta? Eta behin hor, larogeta lau, bost, sei… hor urteetan, diñost Bitorrek: "Guk, Goiko, honexeri emon beharko dotsegu sarie, ba, hau kidea da ta”. Kidea orduan zan ideologikoa. Eta “Ba! arduretute nau, arduretute nau”. Ze Bitor ez zan ez saltzeko ez erosteko produktua, Bitor Bitor zan, ezta? Eta kezka eukan berak. Eta halango baten esan neutsen: “Bitor, baiña nasai, ze danok zuk diñozun obra horren alde gauz, orduen ez deukozu… ze bat datoz, zure kidetasuna, gure bion kidetasuna eta horrena eta sarirako onena dana bat datoz eta”. Eta “Bake galanta emon dostezu erantzunegaz”. Ezta? Zer erakusten zan? Berbako personea zan, eta, orduan, ha edozeren ganetik berak esaneko edo emoneko berbea ta kidetasunari eusteko, ba, prest egoan, baina zintzotasunaren kontra ez badoa.
Egilea(k): Naiara Muñoz Alzaga (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!