Albaitari lanetan
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUG-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Felix albaitaria zen eta bere lanean bizitako istorio bat kontatzen du. Gaixo zegoen behi bat sendatzera joan zen zaldiz eta bidean bi autorekin egin zuten topo.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: MUG-002/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Non egon as atzo, Jose?
- Ser ba?
- Neu zure bille ta zu iñondik ez agertu.
- Ixilik on adi, onitzen etzeko ateatan adi Bermeoko eta Bakioko kotxeak, pasetan dauasela goixeko trenera. Onetan nauela etor sen mutil bet eta esaosten: "Ze, emen bis i dok idi-medikue?". "Bai, ser gurosu ba?". "Ba ... beie dekoala makalin esandostea Goiko-etzekoak". "Ze partetara jausten da etze ori?". "Markaide aldera". "Eztaitx non itxen dan etze ori". "Esan dostea, se, len egon sinela alboko etzean idi bet on sala korrontziegas eta a ekusten ixen siñela". "Bueno, joango nas". Apareja saldie eta urtetan dot baya saldi barrabasa ikerorra eta automobillekas eta motorrakas ibil bear kontus. Banoa kamiño eskinetik eta onetan badator bat zentellotzian, ekusten deu saldiek, asten da puske saltuke eskine baterik bestera, aiñ txarto ikusi ostenian lotu sen automobil ori, nik artu nuen sustue eta gatxan gatxagas itxo in biar barreka; se lau edo bost aldeanu asi siren ene bada, ene bada gedarres, eta galdue da gison ori, baya barrabasak es mobidu euren lekutik, gero pasa san ori, koixu estratzea ta ioan nitxen aurrera, baya lupetzakas esin ibilli, orduen artu bueltea ta etorri nitxen kaminora, albora eta gero allega nitxenian etze ondora ortik joan nitxen edo ioan [bernendun].
Solorik solo bittarte, allega nitxenean etze orretara posik egonitxen gixona egoan portalean eta esan nontzen: "Se, ia bei ori ekus deigun" Atara osten beye eta bakik se tipo ekarren? Kamello antzera, burue altu eta serure adi dauela, gixon ori larri egoan frakatan se esan otxenian "onek kolperen bat artu deu", kontestau osten "bai neu isenaz baya esisu esan neure andreari, se ostantzian galdue nas eta gure deu jakin selan ixen dan?" Ba etor nitxen bart esnea eratzitxen eta ostikeda bategas apurtu osten jarrea, orduen neure jenio txarragas apara neuen leku guztietan, ta gero kantza nitxenian ontxe dauen moduen lotu sen beye, gero olan nauela etor jaten beste gixon bat esaten se koxurik deukela beie eta saiegas, gatzagas eta biñagreaqas iqortziotzela baia estala osatu; orduen aginddu notxen botike bat eta ioan suan konforme; gero onantza natorrala etor sen beste mutil bet eta esaosten ametzorrigas eon san beie osatu sala eta aian ixen da atzoko egune.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!