Mungia

Bizkaiko barrualdeko herri hau Mungialdea eskualdeko hiriburua da. Iparraldean Bakio eta Bermeorekin egiten du muga; hegoaldean, Derio, Zamudio eta Gamiz-Fikarekin; ekialdean, Meñaka eta Gamiz-Fikarekin; eta, mendebaldean, Loiu, Gatika eta Jataberekin. Auzo hauek osatzen dute herria: Atxuri, Belako, Billela, Emerando, Iturbaltzaga, Larrabizker, Larrauri, Laukariz, Markaida eta Trobika. Mungiako biztanleriak etengabeko hazkundea izan du, 80ko hamarkadaren hasierako geldiune laburra izan ezik. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da. Berezko hizkera mendebaldeko euskararen aldaera bat da.

  • Hizlariak: 5
  • Zintak: 5
  • Pasarteak: 23
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 2
  • Bideoak: 20

Lotura interesgarriak: Mungiako Udala

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia