Jean Hastoy

Mugerre (Lapurdi) (1928)

Biografia

Jean Hastoy Mugerren sortu zen 1928ko uztailaren 26an. Aita sortetxekoa bertakoa zuen, ama, berriz, landibartarra. Lau haurrideren artean 'birdena' (bigarrena) izan arren, berak hartu zuen etxaldearen segida. Zerbitzu militarraren denboran izan ezik -orduan Alemanian egon zen- bizi guztia Mugerren iragan du. Dantza eta pilota gustuko zituen, eta ederki oroitzen da lehengo laborarien bizitzaz. Etxaldeetan ekoizten zutenaren parte handi bat eurek berek kontsumitzen zuten, bertze partea berriz Baionako merkatuan edo etxean bertan saltzen zuten.

 

Zintak

KodeaDataProiektua
MGE-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia