Euskaldunekin beti euskaraz
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: MIT-001/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta orain, hemen, euskaraz elekatzen da edo...?
- Zumbait.
- Bai?
- Ez oro, ez.
- Oro ez baina zenbait bai?
- Bai, zumbait bai.
- Eta zuen artean eta... ibilitzen... elekatzen zarete?
- A gü familian, oro üskaaz.
- Bai?
- Oro!
- Oro-oro?
- Bethi üskaaz.
- A ongi.
- Bai.
- Eta etxetik landa?
- Etxeti landa?
- Etxetik kanpo?
- Etxeti khampo? E be... üskaa badakienekin üskaaz.
- Bai?
- Gio badenin norbait entelegatzen ez diena /eztiena/... bon be frantsesez.
- Eta anitz zarete euskaraz elekatzen zaretenak?
- Bai, bai, bai, bai! Gü bai... gü bai.
- Zure alabak erran du dela euskaldunagoa zera... Ezpeize, Ündüreine baino. Ez edo gisa bera?
- Enetako gisa bera. Ber gaiza, alde bat ala bestia.
- Eta zure sorlekua, Mithikile?
- Bai.
- Ere bai, euskalduna?
- Bai. Gio han 'e badüzü e' familia hanitx jin beitia khampoti. Eta ordin, bon, ez dakizie /eztakizie/ bethi...
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!