Mendata (Bizkaia)

Gernika bonbardatu zuten eguna

Gernika bonbardatu zuten eguna <p>Gernika bonbardatu zuten goizean izeko neskazaharrarekin joan zen Gernikara arrautzak saltzera. Milizianoak harantz honantz ikusten zituzten, eta jendea artega edo. Giro horretan, izekok etxera itzultzea pentsatu zuen. Errenteria pasata, hegazkinak hasi ziren gainetik pasatzen, bonbak bota eta metrailatzen. Izekoa babestu ere ez zen egiten. Hegazkinak Ajangizetik Foru aldera sartzen ziren eta Gernikara. Marmizen gora hasi zirenean etxerantz, hirunaka etortzen hasi ziren hegazkinak; milizianoak aurkitzen zituzten bidean, atzeraka, sakabanatuta, erretiratzen; Kalamuako frontea apurtu zutela uste du. Iluntzean, Gernika sutan ikusten zen, eta paper erreak eta hautsak ekartzen zizkien haizeak. Bonba txikiak aurkitzen zituzten basoetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MDT-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernika bonbardatu zuten goizean izeko neskazaharrarekin joan zen Gernikara arrautzak saltzera. Milizianoak harantz honantz ikusten zituzten, eta jendea artega edo. Giro horretan, izekok etxera itzultzea pentsatu zuen. Errenteria pasata, hegazkinak hasi ziren gainetik pasatzen, bonbak bota eta metrailatzen. Izekoa babestu ere ez zen egiten. Hegazkinak Ajangizetik Foru aldera sartzen ziren eta Gernikara. Marmizen gora hasi zirenean etxerantz, hirunaka etortzen hasi ziren hegazkinak; milizianoak aurkitzen zituzten bidean, atzeraka, sakabanatuta, erretiratzen; Kalamuako frontea apurtu zutela uste du. Iluntzean, Gernika sutan ikusten zen, eta paper erreak eta hautsak ekartzen zizkien haizeak. Bonba txikiak aurkitzen zituzten basoetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Gernikeko bonbardiue ez dotsut, ez dotsut esplikeu; ondiño ixeko zaharragaz egon giñen, ez nintzen… baia orduntxe urtien juan nintzen Hambrera kridxeu. Ta, Gernikeko bonbardeoa, ba, egundo lagunik ez eban bixi ixeten, biher ixeten ixeko solteriek, egundo. Ta orduen ni eroan nendun, ni apartau nendun; Gernikera arrotzak saltzen joaten zan, ta sagarrak eukitten zittunin sagarrakin be bai, astotxuaz; ta orduen joan zan arrotzakin bakarrik. Ze hille zan? E… aprille, aprille. Datorren hille zan Gernikeko bonbardeuena. Ta Gerniken ibili gintzezan, ibili gintzezan, ba, arrotzak-eta saltzen, puestuen, ta ni ondoan, ta ikusten nabezan, ikusten genduzen milizianuek, haulan e, mosketo bat lepoan, ta batzuk banan, beste batzuk biñan, ta hainbeste milizianu ibli zin han. Ta jentie, bastante deskonfiau, deskonfiau ikusten gendun. Ia, ez edozein astelehenetan moduen… Nik ez dakit, e, zeaittik, jentiek haxe inpresiñua, edo zeozer euki eban jentiek eta milizianuek batetik bestera, ta batetik bestera. Ta, akordau jakon: “Bueno, etzera joan biher dou”. Ixeko zaharrari akordau jakon “etzera joan biher dou /biu/”; ze han jentie, ia e, raro ikusten eban, ta nik be bai. Gaztie ixen nintzen, baia jentie ikusten naben batetik bestera ixilik, ixilik eta zerien ikusten naben. Ta, hor, e, hamar bat miñutu eurrerau, abioiek etorri baiño, ba akordau jakon “Etzera joan biher dou; goazen etzera”. Ta ein ebazen /eibazen/ konpran batzuk be, azukerie ta oridxoa, edo zozer, konpra batzuk ein eban, eta arrotzak kendu ebazen, saldu ebazen, ta “etzera joan biher dou /biu/”, ta… Haur, hasi giñen zerien gora, Errenteridxen gora, ta goratxoau, Errenteridxe baiño goratxoau, abioiek, mmm… Irrintza bakotxik ataraten eben, irrintza bakotxik! Italianuek, dunkerrak; e… baia ataraten eben irrintza bakotxik, ta jentie irrintzaka, ze bonbak botaten ebezan, ta ametraillau. Ta, bueno, hango irrintzi, ta Foru aldera joaten zien, ta hango, hango ametrailladoraz, bueno… Dana, arbolak be birrinddu eitten ebezan. Ta […] ixekoa joaten zan, ba, astotxuaz, astotxuaz, zerik be, ez kantarillara arrimau, ez … ta ni sartzen nintzen kantarillara, etzun eitten nintzen, ta ha bapez sarritten; ta dana, dana metraillie, ametrailladoragaz, dana, irrintzie balak ataraten eben, irrintzie, ta ha zuzen, bapez erretireu. Ta jentie ikusten eban han baserridxetan ta, ze, kazakoak asko ibili zien, bastante; ta arin eitten eben. Buf! Zerien, Ajangizen dauzela, baia segundo bidxen-edo sartzen zien Foru aldera ta Gernike, Gernike, bonba… zertzen; ta botaten eben lantzien bonba bat, botaten eben. Horrek bonba txikidxek, ta, ametrailadorak paseu, buf!. Terriblie, irrintzi terriblie! Bakizu, ordun sasoien, estraiñau horrek gauzak, egundo ikusi barik eta. Ta, gero, hasi zien, gora joan giñenin, Marmiz, bakizu Marmiz? Bai, zuk dana ezautzen dozu; bai.
–Neure ingurue bai.
–Bai, bai, bai, bai, bai. Ta Marmizen gora hasi giñenien, ba, etor zien abioiek hirunan-hirunan, hirunan, hirunan, hirunan. Zemat ez naz akordetan, baia hirunan hirunan hirunan, grupoak etorri zien. Ta hasi zien bonbardietan. Ta ordukorik gehidxau ez dakit. Joan gintzezan etzera; aitte topau gendun, aitte topau gendun arto ereitten, behidxekin soloan, ta lantzen behin milizianu bet euren fusillek lepoan ta, erretiradan; Kalamue, pentseten dot apurtu ebela zera, frentiek, … o sea ke Francon alderdiko zerak, ta eon zan, ba, milizianuek biñan, hiru be bai, banan be bai; ta ikusten zien, ba, lekun, lekun, lekun ikusten zien. Desbandada, desbandada. Ta grupo haundidxek barik, gitxi, gitxi ikusten zien, banan-banan edo biñan edo hirunan ikusten zien Gernikerantza, ikusten zien. Ta Gernikek iluntzidxen be, ondiño, errekan, beheko errekan bizi giñen, baia dana ilumineu eitten eban, zera. Ta etorten zan, ba, papelan zerak, heutzek, ta zerak esaten dana, su bete gar bat eitten da basoan edo, eta harek botaten dittun zerak, keiek eta heutzek etorten zien ondiño Mendata hara azpirarte; Errekalde hantxe egon zan; ta etorten zien, ta bonban e… bonbak botaten zittuen, horrek bonba txikidxek botaten zittuen, holan, zeindda guardasol moduko zerakin botaten ebezan, parakaide txikidxekin botaten ebezan ta harek be haixiek ekarritte topaten genduzen basoan ta; ta ze asko bota eben ta bonba txikidxek baserridxetan ta; ta etorten zien. Ta gehidxau, ba, ordukorik ez dakit gehidxau.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia