Anastasio Beaskoetxea Egiarte

Mendata (Bizkaia) (1925-2022)

Biografia

1925. urtean sortu zen Munitibarko Aldaolan, baina lau urte zituela ama hil eta Mendatako Errekaldera joan ziren izekoarenera. Aita zuen Errekaldekoa eta ama, berriz, Ibarruriko Irazabal auzoko Aurtenetxe baserrikoa. Zazpi neba-arrebatan seigarrena izan zen. Amaren heriotzaren ostean, oso bizimodu gogorra bizitzea egokitu zitzaien, gehienak neskame edo morroi irten behar izan zutelako eta ez zutelako eskolara joateko aukerarik izan. Eskolara barik basoko beharretara joan beharra izan zuen eta 11 urtegaz morroi joan zen. 15 urte zituela, Ibarruriko (gaur egun Muxika) Ajuria auzoan arrebaren etxean morroi zegoela, aita hil zieten. Soldadutzara joan eta ez zen gehiago Mendatara bueltatu. Izan ere, Brasilerako bidea hartu zuen eta bertan ikasi zuen idazten eta irakurtzen, besteak beste. Durangaldeko hainbat herritan eta AEBko Idahon eta Coloradon ere ibili zen beharrean, bizimodu gogor hari aurre egin ahal izateko. Etxanoko Urritxera ezkondu zen Teodora Gerediagagaz eta bertan osatu zuen familia.

Zintak

KodeaDataProiektua
MDT-004 2013 Euskal Herriko Ahotsak
MDT-005 2013 Euskal Herriko Ahotsak
MDT-006 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aldaola baserria Bideoaren ikonoa
2 Gurasoen baserritik errenta-etxera Bideoaren ikonoa
3 Aita zazpi ume txikirekin Bideoaren ikonoa
4 Eskolara barik, basoa garbitzera Bideoaren ikonoa
5 Frontea Albiztik Lemoatxera Bideoaren ikonoa
6 Gernika bonbardatu zuten eguna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Alde egin zuen hamaika urterekin, morroi Bideoaren ikonoa
8 Umetan morroi, basoko lanetan Bideoaren ikonoa
9 Katuak ilobak maino maiteago Bideoaren ikonoa
10 Nabigatzeko gomendiozko agiria behar Bideoaren ikonoa
11 Brasilera joan zen Bideoaren ikonoa
12 Brasilen ikasi zuen idazten eta irakurtzen Bideoaren ikonoa
13 Durango aldean mekanika lantegietan Bideoaren ikonoa
14 Ameriketara artzain Bideoaren ikonoa
15 Buruko minak Bideoaren ikonoa
16 Artzain, gizarte segurantzarik gabe Bideoaren ikonoa
17 Umeak baserrietara morroi Bideoaren ikonoa
18 Domeketan txirrindolan Bideoaren ikonoa
19 Tailerreko soldata ez zen bizitzeko nahikoa Bideoaren ikonoa
20 Soldadutzatik etorrita, hainbat lan Bideoaren ikonoa
21 Bilbon ezagututako bi neska arratiarrekin harremana Bideoaren ikonoa
22 Arrebaren etxean morroi zegoela, aita hil zieten Bideoaren ikonoa
23 Auzoko batek aita hil zuen lur-sail batzuen gorabeheran Bideoaren ikonoa
24 Errekalde baserriko basoetara lanera Bideoaren ikonoa
25 `Piston´soinu-jotzailea Mendatako jaietan Bideoaren ikonoa
26 Emakumeek ordaindu ez, baina eskubiderik ere ez Bideoaren ikonoa
27 Ganaduaren larruarekin etxean egindako oinetakoak Bideoaren ikonoa
28 Umetan arropa zahar eta zikinekin Bideoaren ikonoa
29 Arrebaren neskametza Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia