Josepa Intxausti Mendibe

Mendata (Bizkaia) (1932-2013)

Biografia

1932ko martxoaren 19an jaio zen Mendatako Albiz auzoko Trebolerrota baserrian (Geldierrota ere deitua). Aita Lumokoa eta Ama Markinako Etxebarri baserrikoak zituen. 4 neba-arrebatatik bigarrena da bera. Gerra ostean hasi zen Albizeko eskolan, 14 urtera arte. 14 urterekin Bilboko "Calle de los Heros"eko etxe batera joan zen neskame lanetan 16 urtera arte. Etxera bueltatu eta 23 urterekin Lekeitiora joan zen bertako Beitia hotelera beharrera hiru hilabetez. 24 urterekin, Ibarruriko (gaur egun Muxika) Berroja auzoko Albizena baserriko Benancio Irazabalekin ezkondu eta bertan bizi izan zen ordudanik. Alaba baten ama da.

Zintak

KodeaDataProiektua
MDT-002 2009 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia