Damiana Belaustegi Jaio
Mendata (Bizkaia) (1924-2016)
Biografia
1924ko urtarrilaren 22an jaio zen Gerrikaizko Egurrene baserrian; baina, umea zela Mendatako Gogortzara joan ziren bizitzera eta bertan bizi izan zen 29 urtera arte, Ibarruriko (gaur egun Muxika) Unda auzoko Erregene baserrira ezkondu arte. Bere aita Gerrikaizko Egurrenekoa zen eta ama Munitibarko Aldolakoa. 6 neba-arrebatatik seigarrena da bera. Umetan Berreñoko eskolara joan zen gerra denborara arte. Gerra ostean umezain ibili zen Urkitzen eta gero 3-4 urtez Etxebarrin, josten ikasi zuen bertan. 18-20 urte ingururekin etxera bueltatu eta etxerik etxe aritu zen jostun lanetan. Ibarruriko Angel Mugiragaz ezkondu ostean baserriko beharretan aritu izan zen. Hiru seme-alaba izan zituzten. Elkarrizketa honetan emakumeen arteko hika darabil Damianak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MDT-003 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute