Bittor Larruzea Aranbarri
Mendata (Bizkaia) (1928-2024)
Biografia
1928. urtean sortu zen Solaburu baserrian, bere amaren jaiotetxean. Handik aitaren jaiotetxera joan ziren bizitzera, berak familia osatu zuen baserrira: Eleizaldeko Sargastera. Zazpi neba-arrebako familian bigarrena izan zenez, umetatik behar asko egitea tokatu zitzaion. Zazpi urtegaz eskolan hasi eta Espainiako Gerra Zibila zela-eta, utzi egin behar izan zuen. Aita hiru urtez izan zuten Larrinagako kartzelan, beste hainbat mendatar bezala kartzela-zigorra betez. Garai hartan, bera egin zen etxekoen kargu, auzokoei asko zor diela ez du sekula ahaztu, laguntza asko izan baitzuten. 12 urterekin berriro ekin zien ikasketei eta 20 urtera arte aritu zen eskola partikularrera zein gau-eskoletara joanez. 33 urtegaz, aita izan ostean, emaztea eta alaba txikia etxean utzita, 33 urtegaz, Australiako Hegoaldeko Gales Berrira joan zen lanera, etorkizun hobe baten bila. Handik bueltan, Gernika-Lumoko Malta lantegian aritu zen erretiroa hartu zuen arte. Elkarrizketa honetan, garai bateko Mendatari buruzko hainbat kontu kontatu zizkigun beraien etxeko gozotasunean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MDT-017 | 2019 | Mendatako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MDT-018 | 2019 | Mendatako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute