Mendaro (Gipuzkoa)

Irina eta ogia nahi beste

Irina eta ogia nahi beste <p>Gerra denboran ez zuten goserik pasatu. Bere aitak irin-fabrikan egiten zuen lana eta sasoi hartako ogia nahiko txarra zen, oiloei ematen zieten. Fabrikako nagusiak ogia eta irina eman zien goserik ez izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran ez zuten goserik pasatu. Bere aitak irin-fabrikan egiten zuen lana eta sasoi hartako ogia nahiko txarra zen, oiloei ematen zieten. Fabrikako nagusiak ogia eta irina eman zien goserik ez izateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez, soldauek etortzen zittunan... trenbidez, ja-ta oillaskuekin, oilluak txintxiliska zittuela gerrixan goittik behera.
- (Hiztuna 2) Nunbaitten harrapatzen zittuen.
- Bai, ba. Hori akordatzen naiz ni.
- Ordun gosek ez zebizten?
- Harek ez! Harek zauan tokixan harrapatzen jonan! “Sí, sí, sí, sí, sí”. Baiña etortzen zian halaxe, txintxiliska gerrixan zittuela.
- Goseik pasau zenduen gerra denboran?
- Guk Jangoikuai eskerrak ez gendun pasau. Ta esan biher gendun, gaiñea, nahikua ez gendula jaten. Badakizu ze pasau zan? Hau be politta da! Esango dozue, hau kotorra harrapau dou guk! Beittu, esan dizut, ba, nere aittak irin-fabrikan lan eitten zaban. Eta gero, klaro, orduan ogixa gitxi zan. Txarra ematen zeben. Ematen zeben, ba, hau baiño horixaua... ja-ta ze esango diñat, ba, nik? zaperua modukua! Jan ezindakua! Gurian oilluei ematen zakuen haura! Oilluak zaozen ta oilluak [jaten eban]. Eta...
- Baiña ogi zurie zan ala ogi beltza?
- Arto koloria. “Sí”...
- Baiña nola esaten ziozuen? Ogi beltza deitzen ziozuen?
- Ze esan... guk... ogixa...?
- Izenik’e ez.
- [Izena] haura zan. Eta... entzun, hau be politta den ta! Bueno, honek nora joiak gero? Neri ez die ekarriko okerrik, ezta? Esaten jihardunat nik zaparra-zaparra ta! Entzun... ba, nere aitta irin-fabrikan hartu zaban nausi horrek. Ta hori esan dizuet zentrala... Altzolan, zentrala. Oin´e han al dao haura?
- (Hiztuna 2) Bai, zeoze badao.
- Bai.
- Kamiñuan azpikaldian zentral txiki bat zan.
- Bai, bai, bai.
- Berriz jarri da baiña, ez?
- Ez naiz fijau.
- Egon da ibili gabe denpora bat hola...
- Martxan ez dakit, baiña behintzat bea...
- Oin bai, oin bai.
- Han dao. Han dao...
- Bai.
- Hara juten zian udazkenian. Orbela badakizue zer dan? Ta soltatzen zan eta dana zikintzen zan haura presa haura. Eta gero, horren aittittan ta amaman etxea juten zien erraziua hartzera Altzolan. Nausi horrek... hara eruaten zittuan. Eta nere aittak, nere moduan berriketan, ta esaten: “Hau dek hau!” esan ei zaban holaxe “Ez dek /eztek/ edarra etxera juteko bildurra eukitzia!” . “Ze esaten diharduk?”, nausixa Garate, ez dakit ezautu zendun. Garatetarra, Juan Agustin Garate ezautu zendun? Ez, hau mutil koskorra. Hau mutil koskorra. Haren semiak eta bai zuk. Domingo ta Bitorio ta Jose Mari ta...
- Bai, horrek bai.
- Haren semiak. Haura zan zea itten zabana kontramaixu o... haren nausi haren zea zan... ipinitta kargua. Eta esan zion aitta horrek: “Bildurra ez dek edarra etxera juteko” ta “Zeaittio dakak, ba, bildurra?” esan ei zion holaxe. “Zeaittio dakat... etxera jun eta ogiik ez eukitzia umiak jateko! Hori, hori baiño pena gehixo zer nahi dek!” esan ei zion. Ta nausixak: “Ba, ez dek, ba, berriz esango hori” nausixak esan zion. Bueno, egunero ez dakit ogi bat edo bi zer zian, hor panaderixan erreta emango ziuela. Eta gero, hainbeste kilo irin, etxian eitteko. Salbo. Ta klaro, orduan kaletarrak, guk ze itten gendun, ze itten ziun? ba, bialtzen giñuzen, ba, Sahatzura.... Kaleko umiak orduan basarrixetaa jun zian. Nun zaon amistadia o noa... ba, umiak haretxetaa... tripia...
- Bai, baserrin beti´re...
- Tripia betetzera, umia, tripia betetzera. Bueno, ba, halaxe aitta horri halaxe eman ziuen.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia