Michel Mendibil
Mehaine (Nafarroa Beherea) (1938-2014)
Biografia
Michel Mendibil Mehainen sortu zen 1938an, 6 haurrideetako familia batean. Gurasoek ez omen zekiten euskara besterik (aitak 1914ko gerlan ikasi omen zituen frantseseko zenbait hitz). Mehainen ibili zen eskolan 10 urtera arte. Gero Baionako "Maîtrise" deitu apezgaien kolegiora joan zen (Uztaritzeko seminariora joan aitzin hara joaten ziren mutil gazteak), baina berarentzat hango diziplina gogorregia zela-eta utzi egin zuen eta 13 urterekin etxera itzuli zen. Hasieran etxean laguntzen zuen. Gero, Gabadin mutil zegoen anaiak gerlara joan behar izan zuen eta haren ordez joan zen Gabadira. 20 urtez (14 urtetik 34 urtera) egon zen mutil Gabadin. Herri horretan berean ezkondu zen 1967an eta bertan erosi zuen Ixalegoitia etxaldea. Hiru haur ukan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MEH-001 | 2008 | Euskal kultur erakundearen artxiboak | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute