Hiru istorio
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAU-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hiru istorio ezberdin entzun daitezke pasarte honetan. 1- Trenean doazen bi emakumeri buruzkoa. 2- Gaizkile bat epaile aurrera eraman zutenekoa. 3- Eztabaidan dabiltzan senar-emazte batzuk.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 04a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: MAU-001/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Ixtoiak.
Lehena. Bürdün bidian entzunik, behinere algar ezagütü etzien bi emazten artian: "Badüzia haurrik, madama?". "Bai, badit seme bat". "A, seme bat? Pipatzen dia?". "Ez, eztizü egündano zigarreta bat hunki". "Hobe segür tabakak gaitz egiten digü. Eta, badueia ostatilat?". "Eztizu behinere zankoik holako etxetan sarthü". "Hobe segür ezdütützü oro halako. “Erretiro huna dia? ala berant ützültzen zaizie etxeat?". "Ai hal eta berehala baduazü oherat!" A, arren zure semiak kundüta huna dizü. Zer adin dü?''. "Bi hilabete, madama".
Etzien erri güti egin behazalek.
Bigerrena.
Gizon gazte bat tribunaliala eramanik da. Juje qehienak aitzinian ezarten deitzo egin dütian uhünkeriak eta gaizkiak oro eta erraiten deio azkenian: "Horra zertaratü zutian lagün gaistuekin ibiltiak...". "Lagün gaistuekin diozia Jauna? Enüzü ihuekin hain üsü agitü nola jaun jujiekin".
Hiugerrena.
Senhar emaztiak ari dira aharran… Senharrak emaztiari: "Ori Kattina, merexi zünükian khüso bat senhartako". Kattinak arrunt: "Hortakoz ere zurekin ezkuntü nüzü".
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!