Antonio Mardaras Arrieta

Maruri-Jatabe (Bizkaia) (1922)

Biografia

1922. urtean jaio zen Jatabeko Utxondo baserrian. Gurasoak Jatabekoak zituen: ama Zabalerrota baserrikoa eta aita Olagoitikoa. Sei neba-arrebatan bigarrena izan zen eta etxeko nagusienetarikoa izanda, eskolara joan baino lan asko egin behar izan zuen. Hamar urterekin, okin lanetan ibili zen etxerik etxe ogia asto gainean eramaten. Oso memoria ona zuen eta hiru pezeta irabazten zituela kontatzeaz gain, astoarekin gertatutako istorio asko kontatu zizkigun barre artean. Hamalau urte zituela, gerra hasi zen eta oso ondo deskribatu zigun bere etxe gainetik igaro zirenean abioiak tiroka hasi ziren momentu hori. Abioiean idatzita agertzen ziren letrak gogoratzen zituen oraindik ere. Hamazortzi urterekin soldadu bezala eraman zuten. Handik bueltatu zenean, Mungialdeko enpresa batean lanean hasi zen eta beste antzeko enpresa batzuetatik igaro ostean, 1951an, Arteche enpresan hartu zuten. Ia 20 urtez bertan egon ondoren erretiratu egin zen. 25 urte zituela, Mungian bizi zen Armintzako neska bat ezagutu zuen eta hiru urtez bikote moduan egon ondoren, 28 urterekin ezkondu eta andrearen etxea zen, Mungiako Atxuri auzoan dagoen Estretza baserrira joan zen bizitzen. Bertan, lau seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
MJA-001 2012 Euskal Herriko Ahotsak
MJA-002 2012 Euskal Herriko Ahotsak
MJA-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Goizean ogiak banatu eta arratsaldean eskolara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Zakuekin estalita, basaz beteta etxera Bideoaren ikonoa
3 Hiru eta bi kiloko ogiz betetako saskiak Bideoaren ikonoa
4 Ogien prezioa Bideoaren ikonoa
5 Elur egunetan bakarrik goizean eskolara Bideoaren ikonoa
6 Maisu gazteak parrandarako prest Bideoaren ikonoa
7 Errepublika garaian, jendea kezkan Bideoaren ikonoa
8 Hilabete ebakuatuta Algortan Bideoaren ikonoa
9 Goikoetxea ingeniariarekin elkarrizketa Bideoaren ikonoa
10 Emandako babesari esker bizirik Bideoaren ikonoa
11 Txahalak saldu isuna ordaintzeko Bideoaren ikonoa
12 Inolako laguntzarik ez Bideoaren ikonoa
13 Trenean isilik joan behar Bideoaren ikonoa
14 Inguru guztia metrailatu zuten hegazkinek Bideoaren ikonoa
15 Baserri atzean egin zuten tunela Bideoaren ikonoa
16 Soldadu italiarrak eta moroak Bideoaren ikonoa
17 Hemezortzi urterekin eramaten zituzten gerrara Bideoaren ikonoa
18 Soldadutzan hiru urtez gosez Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia