Kazetari-lanak: egunkariak, irratia...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-119-058 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nereak kazetaritza ikasi zuen eta horren inguruan egin dituen lanez hitz egiten du. Irratian ere aritzen da, nahiz eta idaztea da gehien gustatzen zaiona.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko maiatzaren 25a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: MAR-119/058
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Idaztea
Transkripzioa
Bai, ba, hitzari lotuta pixkat danetik, eta dana, forma danak gustatzen jatez, e. Iritzi-zutabik idazten hasi nintzen Bizkaiko Hitzan eta… akordetan naz "Ai ama...", baiña fondo-fondun esaten neban, "Bua, beti nahi izen dot /izeot/", ordun, kriston pozik hartu neban. Eta hor ego nintzen urte batzuk, gero "Gaur zortzi"n be bai, bueno, danetik... oin Argia, oin Berrian eitten dou "Txakur gorria"tik dala artikulua baiña ilustrazio handi eta polit batekin. Eta irratian be bai oso gustora, Xabier Amuriza eta Karlos Cidekin; eee... oso ondo pasetan dogu /pasetagu/. Uste dot /ustot gustetan jatela berbie eta berbian bidez heltzen gazen lekuek eta... eta igual gehixen idaztie esango neuke. Beittu, hau dana bertsolaritziai buruzko ordubeteko txapa bat eta gero, esango dotsut /esangotzut/ idaztie gustetan jatela. Baiña, bueno, hor be, ba, banabil bidetxu bat eitten eta pozik.
Egilea(k): Gari Guenaga Urresti (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!