Markina-Xemein (Bizkaia)

Hildakoak eta kalteak herrian

Hildakoak eta kalteak herrian <p>Eibar aldean nazionalak egon ziren sasoi batean eta gorriak herrian. Sasoi hartan, hegazkinak heltzen ziren Markinara eta bonbak botatzen zituzten. Hildakoak egon ziren eta kalte handiak herrian. Amak aititaren baserrira joan behar izaten zuen laguntzera eta Laurentzi bakarrik geratzen zen kalean, goizaldera arte askotan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-049-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibar aldean nazionalak egon ziren sasoi batean eta gorriak herrian. Sasoi hartan, hegazkinak heltzen ziren Markinara eta bonbak botatzen zituzten. Hildakoak egon ziren eta kalte handiak herrian. Amak aititaren baserrira joan behar izaten zuen laguntzera eta Laurentzi bakarrik geratzen zen kalean, goizaldera arte askotan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta esan doztezu Markiñe be bonbardeau eurien?


- Bai.


- Bai, e?


- Bonbardeau nehikue ein eben /eiben/ Markiñe. Ta gero, hor mendi baten, Eibar partera, euen nazionalak ta gorrixek hemen. Ta, ba, lantzin behin etorten zan, lantzin abioi bat, ta bota-bota bonbak ta hil be eitten zittuen bonbak, e, batzuk.


- Bai, e?


- Elixan be hil eban, [...]  gixon bat elixa barrun, atik pasau metrallik ta hil eban /hilban/.


- Ta apurtu zan elizea edo...?


- Eee... elixi... bai, ta kaltiek.


- Etxeak be bai eta…


- Bai, gure etxi metrallik batetik bestea pasau eban; tellatutik urten. Ta gure ama orduntxe enredau zan. Ta gero gure ama juten zan basarrire, bere aittai han laguntzea. Han ez euen gizonezkoik, edo andrazkoik, lau gizonezko, ta han biherra sekule ez zan amaitzen. Ta gure amak ekin biherrin han ta gaba… ez zan konturetzen gaba gaiñin dauela, ta aittittei iñoz preguntau: "illetargixe bai? Illetargixe egongo da" ta illetargixaz –bederatzi kilometro daz– Markiña. Ta ni hor gatzen nitzen kalin, ba, bakarrik, goxaldera arte edo, ama etorri arte.


- Bai, e?


- Ta ni kalien [...] lo einde na ni, bai, ta plazan be bai ta... Umie nitzela, e.


- Bai, e?


- Bai, bai. Ez dakit /eztaitx/ honek gauzok zetan esaten dotezen, baiña.


- Ez, ez, ez ondo, ondo, ondo dau.


- Baiña modu bat berba eittekue, e.


- Ez, ez, ondo dau, honek gauzak gure dodaz jakin nik.


- Ba…

Egilea(k): Arai Lejardi (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia