Emaztearekin nobiotan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Arrieta
- Data: 1989(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: MAR-003/021
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Zelan ezagutu zendun?
- Alkar? Bueno, guk alkar beti ezautzen gendun. Esan neban, Makarda... hamendik paso gitxi. Basue geunken hor goixen, ta udegunien [...] ebatera, Makarda baino alboratik pasetan ginen. Baiña, gero, hau amagaz neska txikixe zala etorten zan. Badakizu, ni baiño bost urte pasau gaztia eta... Nik [...] ta horrek hamabost eukezan, entenditzen dozu? Nik hamabost neukezanien, horrek hamar. Amagaz meza nausire Bariñara juten zan, ontxe be goguen deuket nik. Da holan. Ezaguerie, ba, lehen esan dotena, [Malaatik] etorri nintzenien, nolabaittera hauxe euki genuen eta hala hartu genuen ezaguerioi edo. Ezaguerie bageunken aurretik be. Ni honei lagun eitten eta... hemen lehen neskalaguntzie zan... hori jakingo dozu, ezta? Hemen sasi bittartietan neskalaguntzie izeten zan. Zulua, han handiko mendi ttuntturre, haretxen beheko partien dago Atxulua. Nik hara be neskalaguntzie, premiñaik handixena be haretxek eukitzen eben eta...
(...)
... hemendiko partean zan lehengo bide zaharra. Hamentxe gora etorten zan. [...] esaten jakon, hara alderdikuek juten zien ta hemen gora Iturreta alderako neska eta mutillerixe. Mutilik, ba, neskalaguntza. [...] ariña ez eben eukitxen. Taberna lehena, gu be holantxeik makiña bat bider gatzen ginen. Neskiai itxitxe, ba, tabernara...
[...]
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!