Markina-Xemein (Bizkaia)

Morroi baten inguruko kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Morroi baten inguruko pasadizoak kontatzen ditu; astoarekin gertatutako komeriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta gero beste morroi batena esango (do)tsut, ezta? Morro(i) bat zan, baserri baten euen morro(i), baiña zan pixkat urtitan aurra joiena ta edadie be pixkat [...]. Ez holako dana kabal-kabala be, itxurie. Halan, ze einde, holako lekuen bizitte Bariñara lez bajau beste partien gora junde, ei eukezan terreno zati batzuk. Halan, hara batien bedarreta, bestien belarrondota, hurrengo simaurre eruta, "saratsa" esango (do)tsezue zuek, simaurre. Juten zan ganauekin ta han gaiñien benta bat euen. Bentak badakixu zer diren? Lehena, holako karamateruek eta karreteruek eta, Naparru aldera ta hemendik burdi galantekin juten ei zien. Ta han trabakue, benta zaharra ta lez, gainien benta bat eitxen eben. Soloko biherrak edo jira-birak eitxen etxerako edo, bentara juten zan. Ta han neska bat mostradorien ta tontakerixak esaten haregaz egoten zan. Txikitue edan ta txikitue... azkenerako politto plantau...

Egun baten bedarronduta jun zan. Bedarrondue zer dan jakingo'zu ezta? Bedarra siketu eitten da negureko, hori jakingo'zu. Bedarronduta jun ei zan ta, lehen esan dotena, han gelditzen zan, illundu artien hantxe [...] Pentsau eban bastante zertute euela, burdi gaiñera igo eban. Por si akaso lotu zan, baiña hankatik lotu! Gero behera bajau zien ganauek eta errebillie hartu etxerako, biderako, kunetie albuen, badoie ganauek ardaran hartu dabela ta kunetien rans... ein dabenien burdixek, jausi da!... [...] Atzera gaiñien plantau, ñiau... emo(n)´tsen ganauek. Ta juen zan, etxera, ondo, ez jakon okerrik gehixau pasau ta, ondo.

Gero beste baten be jun zan, simaurre eruten jun zan. Han beheien gora eitxeko astue erun eban aurrerixe eitteko, tiretzeko, ganauei laguntzeko. Ta halan astuoi erun dau, ta lehen esan dotena, ein dau soloko hustu burdixoi ta bentan sartu da ta ostabe lehena...

Astue lotu etsen burdixai atzien ta, baiña mutil gaztiek, estudiantiek esaten jakuenak, mutil gaztiek, ha barruen zan bittartien burdixe kendu ta burdixan giñera astuoi sartu... lotute.

Gero emon deutse eurixek ta trumoiek. Bera penaz edo, bastante hasarre samar joien. Astuoi atzetik soltetako jun da ta, koño, astoik ez! Ta nagusixai edo ugazabai esateko bajoian armailletan gora ta oiñaztu batek argittasunien nun ikusten daben astue burdi gaiñien. Astuoi emon ei eutsen eurek bera ta oiñez ta ganauek... ta astue burdi gaiñera igonda! Baiña berak ez otsen igon, estudiantiek lotu eutsien. Jo eban makilliaz musturrien ta ein eban tirekadan eten eban sokie ta jo eban behie astu horrek ta jota seko bertan akabaute gatu jakon.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia