Maria Garate Zabala

Xemein auzoa; Markina-Xemein (Bizkaia) (1910-2009)

Biografia

Xemeingo Osoloetxebarri baserrian jaio zen 1910. urtean (oraindik Markina eta Xemein bi herri zirenean). Ume zela hasi zen lanean. Bederatzi urterekin Aulestiko etxe batera joan zen umezain eta geroago beste etxe batzuetan ere jardun zuen beharrean. Familia abertzalekoa, gerran une latzak bizi izan zituen: aitak lau urte igaro zituen kartzelan (EAJ alderdiko zinegotzi izan zelako), senargaia fusilatu egin zioten, eta Maria bera ere lanera behartu zuten, nazionalek Markinako Munibe jauregian jarri zuten ospitalean laguntzera. Gerra ondoren Berriatuara ezkondu zen eta hantxe bizi izan da harrezkero (1944. urteaz geroztik). Hizkerari dagokionez tartekoa dauka, Markinakoa eta Berriatuakoa, nahiz eta berak esaten duen moduan, batetik besterako aldea oso txikia den.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-006 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bederatzi urtegaz umezain; "urtezortzidxe"
2 Hamaika urtegaz kafetegia garbitzen etaharenatzen
3 Umezain zegoen etxeko neskamearen erruagatik lanetik bota
4 Neskame zegoela 13 kilo galdu
5 Bere senargaia fusilatu egin zuten
6 Markina obusekin erasotu zuten
7 Munibera fronteko hildako eta zaurituak
8 Gerra garaiko gosea
9 Aita lau urtez preso zinegotzia zelako
10 Gerran etxea miatu eta gauzak konfiskatu
11 Aita etxean bertan atxilotu zuten
12 Kartzelara eramango zutelakoan, fusilatu zuten bere senargaia
13 Ilea moztu eta lan egitera derrigortutako emakumeak
14 Aita eta senargaia kartzelara bisitatzera
15 Senarra zelan ezagutu zuen
16 Euskaraz berba egiteko beldur
17 Markinako eta Etxebarriko abade bana hil zituzten
18 Abadeak mutilekin dantzan egitea debekatu zienekoa
19 Xemeindarra, ez Markinarra
20 Kantuan ikasi zuten dotrina
21 Sei-zazpi urtegaz bazkaria eraman behar lanera aitari
22 Bizimodu latza eta gogorra; ama inude
23 Behi-esnea garagardoarekin umeentzat
24 Markina-Xemeinek jai asko ospatzen zituzten
25 Mutil batek etxera ez laguntzeko elizan ezkutatu zenekoa
26 Markina-Xemein eta inguruko euskarari buruz
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia