Pedro Lejardi Goiogana Gabixola
Markina-Xemein (Bizkaia) (1939)
Biografia
Xemein herriko Amalloa auzoko Gabixola baserriko semea. Ama bertakoa zuen eta aita auzo bereko Laparrakoa. Bost neba-arrebatatik gazteena izan zen. Mutikotan Aspiltza auzoko eskolara joan zen. Lantoki desberdinetan aritu ostean, azken 30 urteak Fagorren egin zituen. Elkarrizketa egin zitzaion garaian kalean bizi arren, oraindik baserriko lanetan eta erlezaintzan jarraitzen zuen. Jaiotetxean okeletako behiak zituzten, Pirenaikak, eta horietako ederrena diputazioak Madrilera eroan zuen behin Francoren aurrean desfila zezan. Erlijioaren eraginaz, erromeriez eta neska-kontuez, baserritar-kaletar harremanaz, ohitura zaharrez, sagardogintzaz... aritu da besteak beste Ramon Anitua "Sumiña"gaz batera. Argazkian eskumaldean dagoena da Pedro.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-023 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAR-024 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAR-025 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute