"Perretxikotan nenbillenian" kanta
"Perretxikotan nenbillenian, Mendiolako basuan..." kanta abesten du pasarte honetan.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko ekainaren 14a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: MAN-036/004
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Kultur transmisioa
Transkripzioa
- Eta holan beste kantarik? Bai, ezta?
- Holan kanta luzeik ez. Ostantzien ba holako zer batzuk bai.
- Laburrek, [...].
- Bai, esate baterako... Ez dakit oin entzuten bada, baia beste bat be bazan:
Perretxikotan nenbillenian
Mendiolako basuan,
dama gazte bat billatu neban
sasi batzuen onduan.
Gaztia nintzan zorua nintzan
jarri ninddakon onduan
amantaltxue zabaldu eta
hartu ninduen altzuan. (bis)
- Hori be amak kantetan auen?
- Bai, bai, horrek bai, bai. Nik ikesiriko kanta guztiek dakiaz amak [...].
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!